28Septiembre2020

008.jpg

Convenio Laboral en La Salvadora

la salvadora

Duela 100 urte sinatu zen Villabonako "La Salvadora" paper fabrikan honako hitzarmen hau. Sinplea bezain bitxia dena. Langileak dagokion igandean lana egingo du eta nagusiak asteko beste edozein egunetan 24 orduko jaia emango dio. Logikoa da. Hau adostu beharra zegoen? herriko alkatearen aurrean akta bidez sinatzeko beharra zuen?

Ba bai, garai hartan pil-pilean zeuden langileen eskubideak defendatzen zituzten hainbat mugimendu eta talde. Guzti hauek eguneroko borrokak egiten zituzten langileen lan baldintza gogorrak hobetu eta segurtasuna bermatzeko. Hauek lortu zuten 1903 urtean Espainiako Kongresuko Diputatuek Ley del Descanso Dominical" deritzona onartzea. Lege honen arabera, langile guztiek zuten igandean lanik ez egiteko eskubidea (taberna, meatzaritza, burdingintza, lurruna erabiltzen zuten makinak...). Hala ere, bazeuden salbuespenak, dendak, egunkariak, bizarginak, ur-indarrez mugitutako makinak,...


Hara hor gure paper fabrikaren arazoa, bai lurruna eta bai ur-indarra erabiltzen zituen bere makinetan (beharko) eta honek eztabaida sortu zuen. Azkenean 1913 urtean, eztabaida hau saihesteko patroiek beraiek eskatu zuten udalaren aurrean hitzarmen baten beharra. Legearen aurka joateagatik isunaren beldur? langile mugimenduen beldur? bietatik? Askotan entzun ditugu gure helduen hitzetan fabrikako lan baldintzen inguruan izandako iskanbila eta liskarren berri.

Gregorio Urdapilleta eta F.N. Lasarte gerenteak alde batetik eta Ezequiel Ezquioga bestetik (makina eta galdaren langileen ordezkari bezala onartua), Pedro Mutio alkatearen aurrean bildu (deialdi ofizial baten medio) eta hitzarmenasinatu zen: baporea erabiliaz igandean ere makinetan lana egitea bai, baina astean zehar egun oso bat jai hartzeko eskubidea ere bai.

Esan dugun bezala, hitzarmen hau akta batetan jasotzen zen. Alkateak hau probidentziabaten bidez onartu behar zuen, zehaztuaz hitzarmena sinatzeko bai langileak eta baita nagusiak ere bere borondatez etorriak zirela eta lege eta arau guztiak errespetatuaz hitzartu zela. Espediente osoa Probintzi Gobernuari bidali zitzaion bere behin-betiko onarpenerako.

Amagoia Piá

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.