
- 2020 Urria 28
Amasa-Villabonako udalbatzak pertsona "non grata" izendatu du Rodolfo Martin Villa espainiar ministro ohia
Amasa-Villabonako udalbatzak gehiengo osoz onartu zuen EH Bilduk aurkeztutako Erakunde Adierazpena, aldeko 11 bozka (EH BIldu eta EAJ-PNV) eta aurkako bozka bakarrarekin (PSE-EE). Ondorioz, aurrerantzean Rodolfo Martin Villa espainiar ministro ohia pertsona "non grata" izango da Amasa-Villabonako udalerrian. Horrez gain, alderdi abertzaleen artean adostutako adierazpenean, Martin Villa auziperatzeko ahalegina egin duen Maria Servini epaileari frankismoko krimenen zigorgabetasunarekin amaitzeko egiten ari den lana eskertu, eta Argentinako epaitegia egiten ari den lanarekin jarraitzeko eskatzen zaio.

- 2020 Urria 27
Nigerian gehiegikeria polizialarekin amaitzea eskatu dute Villabona eta Zizurkilen
Divina Nigeriako emakumeen elkarteak deitu du gaurko manifestazioa eta Villabonako Errebote plazatik Zizurkilgo Joxe Arregi plazara bitarteko bidea egin dute.
Gehiegikeria polizialaren aurkako gizarte mugimendua sortu da Nigerian azken hilabete hauetan. EndSars izena hartu du eta Nigeriako indar polizial bati egiten dio erreferentzia, Special Anti-Robbery Squad, SARS. "Indarkeria erabiltzen dute gazteriaren kontra eta jendea hiltzen ari dira. Gure eskubideen alde ahotsa altxa nahi dugu eta behingoz gehiegikeria polizialarekin amaitzea eskatzen diogu Nigeriako gobernuari. Gobernantza berria behar du gure herrialdeak", esan dute Oghogho Nancy Orumwensek eta Marisa Isoken Giani Graglia Divina Nigeriako emakumeen elkarteko kideek.

- 2020 Urria 27
Protokolo berezia Santu Guztien egunerako
Igandean, azaroaren 1ean, Amasako hilerrira herritar asko gerturatuko direnez, Amasa-Villabonako udalak protokolo berezi bat garatu du bisitarien segurtasuna bermatzeko eta osasun egoerak eskatzen dituen neurriak zorrotz betetzeko.
Herriko Udaltzaingoa eta bolondres talde bat ere hilerri atarian egongo dira argibideak eman eta jende pilaketak saihesteko.
AUTOBUS ZERBITZUA
- 09:30 – 14:00 ordu laurdenero Olaederra kiroldegitik aterata.
- Autobusaren aforoa erdira murriztu da, 28 plazako autobusean 14 lagun joan daitezke.

- 2020 Urria 22
Urriaren 31n amaituko da euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea
Euskara ikasteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntzak banatuko ditu Amasa-Villabonako udalak, eta interesa dutenek urriaren 31ra arte daukate eskaerak egiteko epea.
Errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeagatik dirulaguntzen eskaera inprimakia.
Euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera egiteko inprimakia.
Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
Dirulaguntza hauen oinarriak hemen dauzkazu eskuragarri.

- 2020 Urria 20
“Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea” liburuaren aurkezpena, bihar Subijana etxean
“Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea”, etorkinen ausardiaz hitz egiten duen liburua aurkeztuko da bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Subijana Etxean (Villabona).
Hegoaldeko Mugatik Europara iritsitako edo iristen saiatu diren bost emakumeen lekukotasunak bildu ditu CEAR - Euskadik, Amanda Andrades idazlearekin batera.
Liburuaren abiapuntua CEAR - Euskadiko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak iaz Ceutan, Melillan eta Marokoko iparraldean “Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak” izeneko ikerketaren barruan landutako liburua da.
Amanda Andrades idazlea on line konektatutako bada ere, bertan izango dira CEAR - Euskadiko Inzidentzia eta Gizarte Partaidetzako kideak.

- 2020 Urria 16
Alkateak eta udal gobernu taldeak babes osoa azaldu dio Udaltzaingoari, EAJ-ren kritiken aurrean
Amasa-Villabonako udal gobernuak hondorengo oharra plazaratu du, EAJ-PNV alderdiak komunikabideetan kaleratu zuen mezuari erantzunez:
Aste honetan, EAJ-PNV alderdiak alkatea, gobernu taldea eta udaltzaingoa publikoki kritikatu ditu, Amasa-Villabonako Udaltzaingoak protokolo propiorik ez duela eta kalean ikusten diren arau hauste ugarien aurrean isun gutxiegi jartzen direla esanez.
Honen aurrean, Amasa-Villabonako udal gobernuak honakoa adierazi nahi du: