
- 2020 Iraila 16
Udako baratze ederrenak aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Ekoguneak
Baratze Parkea Sareko “Udako baratze ederrenak” aukeratu nahi ditu Ekoguneak, eta horretarako lehiaketa berria abiarazi du sarea osatzen duten baratzezainen artean.
Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da Baratze Parkeko baratzekidea izatea.
Lehiaketaren oinarriak hemen topatuko dituzu.

- 2020 Iraila 10
Udalak eta Behar Zana pilota elkarteak hitzarmena sinatu dute, lehiaketa ofizialetan herriko frontoiak erabili ahal izateko
Amasa-Villabonako udalak eta Behar Zana pilota elkarteak, Covid-19aren osasun zaintzarako eta Amasako eta Villabonako pilotalekuetan lehiaketak segurtasun baldintza egokietan antolatzeko, hitzarmena sinatu dute aste honetan.
Modu horretan, Behar Zana elkarteko adin eta kategoria ezberdinetako pilotari federatuek, Pilota Federazioak antolatutako lehiaketa ofizialetako partiduak jokatu ahal izango dituzte Amasa-Villabonan bertan.

- 2020 Iraila 09
Amasa-Villabonako pentsiodunak kalera atera dira gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eskatzeko
Astelehen eguerdian herriko dozenaka pentsiodun elkartu ziren Berdura plazan. Aspaldiko aldarrikapen nagusi berbera egiteko bildu ziren: bizitza duinak bermatzeko, gutxieneko 1.080 euroko pentsioak. Berdura plazatik manifestazioa egin zuten Malkar plazaraino. Hurrengo manifestazioa irailaren 21erako deitu dute. Hurrengo asteleheneko manifestazioa Tolosan izango dela gogorarazi zuten.
Amasa-Villabonako udal gobernuak bere babes osoa adierazi die pentsio duinak aldarrikatzeko kalera irten diren (eta hilabete luzez astelehen ugaritan kalera irteten aritu diren) herriko pentsiodunei. Udal gobernuak pentsiodunen aldarrikapenekin bat egiten duela berretsi du eta aldarrikapen horiek indartzeko pentsiodunekin elkarlanean lan egiteko prestutasuna adierazi du.

- 2020 Iraila 07
Mugikortasun iraunkorra gaitzat hartuta, argazki lehiaketa martxan
Parte hartzeko, irailaren 13a baino lehen bidali beharko dira argazkiak
Irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Astearen aitzakian, argazki lehiaketa antolatu dute Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak eta Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Mugikortasun iraunkorra da, bere osotasunean, lehiaketaren gaia eta edozein egoera irudikatu ahal izango da argazki bidez: dela bizikletan, dela garraio publikoan, oinezkoen bizitza… Sormenari bide emanda, edozein teknika erabili ahal izango da.

- 2020 Iraila 07
Irrintzi elkartearen azoka berezia irailaren 12an Erreboteko plazan
25. aldia izango du Irrintzi elkarteak antolatzen duen elikagai eta artisautza azokak.
Orain arte Zubimusu ikastolaren Txermingo egoitzan egin ohi izan da azoka berezia, baina aurten COVID-19ak eragindako egoeragatik Errebote plazan jarriko dira postuak. 09:30etik aurrera egongo dira zabalik.
Ohi bezala, isats gisatu lehiaketa ere egingo da azoka bereziarekin batera.

- 2020 Iraila 04
Olaederra kiroldegiko neguko kanpainaren informazioa
Olaederra kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute dagoeneko eskuragarri jarri dela kiroldegiko harreran 2020-2021 neguko kanpainaren informazioa. Zenbait aldaketa egin behar izan dira jasaten ari garen egoerarengatik baina ahalegin berezia egin da ikastaro gehienak mantentzeko.
Aurtengo neguko kanpainaren informazioa ikusteko, egin klik hemen: 2020-21 Neguko Kanpaina