31Martxoa2020

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

koronabirusa-babestu-inprentaWEB

 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko jarraibideak

Portaletako garbiketa page-0001 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

BILLABONA PARTIDUAK web

ALBISTEAK

bolivia-contra-el-golpe-reuters-compressor.jpg 1718483347

Udal Gobernuaren adierazpena Boliviako estatu kolpearen aurrean

Amasa-Villabonako Udal Gobernu Taldearen Adierazpena:

Azaroaren 10ean, Boliviako Estatu Plurinazionaleko Presidente Evo Moralesek dimisioa aurkeztu zuen, poliziek eta militarrek behartuta. Dimisioa aurkeztu baino lehen, Morales presidentearen, haren gobernuko kideen eta Boliviako beste hainbat hautetsiren senideen kontrako erasoak gertatu ziren.

Estatu kolpearen ondorioz, egoera benetan larria dela eta konfrontazio zibilerako arrisku handia dagoela nabarmendu nahi dugu. Izan ere, estatu kolpea bultzatu duten indarrak errepresioarekin oldartu dira Moralesen alde antolatutako herritarren aurka. Horrez gain, nabarmendu behar da, aurreko hilabetean izandako hauteskundeetan, Moralesek botoen %46 lortu zituela eta hauteskunde horiek errepikatzeko prestutasuna adierazi duela.

Gehiago irakurri...

AUTOBUSA AMASARA

Asteburuan Amasako festetarako gaueko autobus zerbitzu berezia

Udalak, Amasako San Martin jaiak direla eta, azaroaren 8 eta 9an, ostiral eta larunbatean, jaietara gerturatu nahi duten pertsona guztientzako gaueko garraio zerbitzua jarriko du martxan. Autobusa doakoa izango da eta Olaederra kiroldegitik abiatuko da. Autobusa Izaskun enpresakoa izango da, urdin kolorekoa eta tamaina txikikoa.

Ekimen honek ondorengo helburuei erantzun nahi die: Samartin festetako parte-hartzea bultzatzea, oinezkoen segurtasuna hobetzea, bilgailu pribatuaren erabilerak sortu ditzaken trafiko eragozpenak saihestea eta gehienbat emakumeei ostiraleko eta larunbateko jaietan parte hartu ondoren, etxera itzultzerakoan segurtasun handiagoa eta lasaitasuna emango dien indarkeria sexistarekiko babes mekanismo bat eskaintzea.

Gehiago irakurri...

euskaran ados

Euskara mahaiaren lehen bilera: urriak 30 asteazkenena, 18:00etan udaletxean

Legegintzaldi honetako helburu nagusienetako bat arlo ezberdinetan parte-hartze eremuak eta prozesuak sustatzea da; herritarron iritziak kontuan hartuz eraiki nahi baitugu etorkizuneko Amasa-Villabona.

Euskara gaietarako ere, udal gobernu taldearen asmoa herriko euskara lan-mahai zabala eta irekia eratzea da. Euskalgintza eta eragileen inplikazioa bermatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Mahai horren egitekoa izango da Amasa-Villabonan euskararen normalizaziorako dauden arazoak detektatu, hauek konpontzeko planak diseinatu, ekintzak martxan jarri eta emaitzen jarraipena egitea.

Gehiago irakurri...

Amasamendia argazkia

Astelehenean Amasamendiko kudeaketari buruzko bilera irekia

Bilera datorren astelehenean, urriak 28, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango da.

Udalak Amasamendiko eremu osoa modu integralean kudeatzeko plana onartu zuen 2017an eta plan horrek jasotzen dituen ekintza eta egitasmoak garatzeko konpromiso irmoa du udal gobernuak.

BILERA IREKIKO GAIAK:

- Amasamendiko Kudeaketa Planaren aurkezpen laburra.
- Agenda 21 ekintza planean jasotakoaren errepasoa.
- 2019-2023rako funtzionamendu berrirako proposamena.
- 2020ko aurrekontuak: Amasamendiren garapenerako partida ekonomikoa.

Udalak, gure mendien egoera eta etorkizunaren inguruko interesa edo kezka duten herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.

Captura de pantalla 2019-09-05 a las 14.43.47

Euskara ikasleentzat, establezimenduetako errotuluentzat eta euskarazko webguneentzat dirulaguntzak

2019ko urriaren 31n bukatutako da euskaltegietako ikastaroren bat egiteagatik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskaerak Udalean aurkezteko epea.

Dirulaguntza horiei buruzko informazioa eskuragarri izango da Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) edo Euskara Zerbitzuan, 943 692100 telefonoan, 3329 luzapenean edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

IMG-20191008-WA0023

Udalak bat egiten du Tolosaldeko "Egin On eta On Egin!" ekimenarekin

Etengabeko hazkundea eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo ereduak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezkatako bat bilakatu da: horien artean, elikagaiak xahutzearena. Jana bazterrean uztea eta botatzea elikagaien prozesuaren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzerakoan, banatzerakoan, saltzerakoan eta sukaldatzerakoan. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) jotzen du gure kontsumorako ekoiztutako elikagaien heren bat ez dela inoiz kontsumitzen, galdu edo xahutu egiten da: Tolosaldean guztira, 8.500 tona (179 kg urtean pertsonako).

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.