
- 2020 Iraila 02
Bertso eskoletako izen-ematea zabalik
Urriaren 1ean emango zaie hasiera aurrez aurreko bertso eskola saioei. Segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira Harituzen esanetan.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, irailaren 25era arte zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek.

- 2020 Iraila 01
KZ Gunea zabalik, aurretiazko hitzorduarekin
Amasa-Villabonako KZ Guneak (Larrea auzoa 8, behea) ateak zabalduko ditu baina erabiltzaileek aurretik hitzordua hartu beharko dute.
Hitzordua hartzeko 943023685 telefonora deitu beharko da.
Informazio guztia kontsulta dezakezue hemen:

- 2020 Iraila 01
Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik
Euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu da eta Amasa-Villabonako udaletik euskara ikasteko urratsa emateko deia egiten diegu gure hizkuntza ezagutu edo hizkuntzaren ezagupena hobetu nahi duten herritar guztiei. Urtero bezala, euskaltegiek eskaintza zabala aurkezten dute, ordutegi eta maila ezberdin ugari daudelarik aukeratzeko.
MATRIKULA EGITEKO EPEA: Irailaren 1etik 17ra

- 2020 Abuztua 31
Kiroldegiko gimnasiorako aire egokitu sistema berria ezarri da
Udalak Olaederra kiroldegiko kudeaketaren arduradunekin elkarlanean, inbertsio berri bat gauzatu du kiroldegiko instalakuntzen etengabeko eraberritzean beste urrats bat eginez. Oraingoan, gimnasioko aire egokituaren sistema aldatu eta berria ezarri da. Izan ere, gimnasioan ezarrita zegoen aire egokituak eta klimatizazioak arazoak zituen eta eraberritze bat ezinbestekoa zuen.
Inbertsio berri honekin, aire egokitu instalakuntza berria ezarrita, eremu horrek klimatizazio egokia izango du, konfort termikoa nabarmen hobetuko delarik. Guztira 14.507,9 euroko inbertsioa egin du udalak.

- 2020 Abuztua 27
Aurten ez da Aiztondo Klasika-Patxi Alkorta Memorialik izango
Urriaren 10ean jokatzekoa zen txirrindulari lasterketa. Antolatzaileek, ordea, bertan behera uztea erabaki dute; Covid-19ak eragindako testuingurua izan da arrazoia.
Probaren antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo testuinguruan hartu beharreko segurtasun neurriek "gain hartu" diete eta proba egitea "arriskutsuegia" izango litzatekeela uste dute:"Ezinezkoa zaigu txirrindularien, antolatzaileen eta zaleen segurtasuna bermatzeko azpiegiturari aurre egitea; baldintza horietan, proba egitea arriskutsuegia dela iritzita, ez antolatzea erabaki dugu".

- 2020 Abuztua 27
Tolosaldea HHIn matrikulatzeko epea zabalik, irailaren 2tik 14ra
Villabonako egoitzan astearte eta asteazkenetan 10:00-13:00 eta 15:00-18:00 ordutegian eman daiteke izena.
Ikastaro eskaintza zabala prestatu dute 2020/21 ikasturterako CEPA Tolosaldea HHIn, pertsona helduen heziketarako: