15Iraila2019

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
images

II. eskuko azoka ostiralean, aste berdearen baitan

Urteroko moduan, ekainaren lehen astean 'Aste berdea' ospatuko da eskualdean. Orotara egitarau oparoa osatzen duten ekitaldiak prestatu dira herrietan eta Amasa-Villabonako kasuan II. eskuko azoka jarriko da ostiralean. Erosleek 17:00etatik 19:30ak bitarte izango dute azokaz gozatzeko aukera. Azokan parte hartu nahi duenak berriz, 16:30etik aurrera montatu dezake postua, aurrez izena emanda: 689749439 (Alaitz). 

Ikusi egitarau osoa

Ikusi azokako kartela

pasabidea

Oinezkoen zubia itxita, konponketengatik

Oinezko zubiaren zoru labankorrari konponbidea jartzeko tratamendua emango zaio gaurtik hasita zubiari. Beraz, gaur (ekainak 2, asteartea) 14:00etatik ostiraleko (ekainak 5) 12:00ak bitarte pasabidea itxita egongo da.

liztorra2

Liztor asiatikoaren habiak aurkitu ditu Udaltzaingoak

Udaltzaingo Sailak jakinarazi duenez, azken asteetan liztor asiatikoen 3 habia kendu dituzte herriko hainbat gunetan. Herritarrei parte emateko dei egin die Udaltzaingotik, horrelakorik ikusiz gero. Urte garai honetan tenis pelota baten antzeko neurria izan ohi dutela jakinarazi dute eta normalean estalpe azpietan egiten dituztela ohartarazi dute. Susmagarria den habiaren bat ikusiz gero, 943 693980 telefonora deitu eta Udaltzainak arduratuko dira kentzeaz.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu