26Iraila2020

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
kalia

Deseskalatze prozesuko hirugarren fasean sartu gara

EAEko probintzietan mugikortasuna librea izango da erkidegoetako agintariek erabakiko dute noiz amaituko den alarma egoera.

Ekainaren 8tik aurrera COVID-19ak eragindako krisialditik ateratzeko diseinaturiko deseskalatze prozesuaren hirugarren fasean sartuko gara Hego Euskal Herriko lau probintziak. Alor guztietan neurriak leuntzen joango dira eta Espainiako gobernuak ‘Errealitate Berria’ deitu duen horretatik gertuago egongo gara. Hirugarren fasetik aurrera erkidego bakoitzak izango du erabakiak hartzeko eskumena eta horrela, alarma egoeratik noiz atera Eusko Jaurlaritzak erabakiko du. Dena den, herritarrei ez erlaxatzeko deia egin diete osasun agintariek. Neurriak leuntzeak ez du esan nahi segurtasun neurriak hartzeari utzi behar zaionik eta esate baterako, maskarilen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du. Jarraian zehazten dira hainbat alorretako neurri berriak.

MUGIKORTASUNA

EAEko hiru probintzien artean libre mugitzeko aukera izango da. Fase berean eta elkarren ondoan dauden erkidegoetara ezingo da pasa oraingoz baina bi erkidegoak ados jartzen badira, hori ere egin ahal izango da.

HAURRESKOLAK

0-3 urte bitartekoentzako haurreskolak %60ko edukierarekin zabaltzeko aukera egongo da.

TABERNAK ETA JATETXEAK

%100ean jarduteko aukera izango dute bai barruan zein terrazetan. Hori bai, beti ere mahaien eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metroko segurtasun distantzia mantenduz. Barran zutik dauden pertsonen artean ere distantzia hori gorde beharko da.

ELKARTE GASTRONOMIKOAK

Mahaien artean 2 metroko tartea mantenduz, egoera horrek ahalbidetzen duen %100eko edukierarekin zabaldu ahal izango dute, higiene neurri guztiak hartuz.

JENDE BILKURAK

Etxebizitzetan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko espazio irekietan familia edo lagun talde bereko 20 pertsona elkartu ahal izango dira gehienez. Beti ere distantzia, segurtasun eta higiene neurri guztiak bete beharko dira.

SALTOKIAK

%60ko edukierarekin egin ahal izango dute lan, beti ere ezarrita dauden segurtasun, distantzia eta higiene neurri guztiak bermatuz.

KULTURA ETA AISIALDIA

Zinemak, aretoak, hitzaldietarako aretoak eta auditorioak, aurrez zehaztutako eserlekuekin eta %60ko edukierarekin. Espazio irekietako kultur jardueretan edukieraren %60a bete ahal izango da, 1000 pertsonako gehienezko kopuruarekin eta eserita. Itxietan 80 lagun gehienez.

LIBURUTEGIAK

Liburuak maileguan hartzeko eta irakurtzeko, liburutegiaren edukieraren %60arekin.

ADINEKOEN EGOITZAK

Bisitak baimenduta egongo dira, egoiliar bakoitzeko senide batekin.

GARRAIO PUBLIKOA

Zerbitzuen %100a berrezarriko da edukiera osoarekin.

KIROL INSTALAKUNTZAK

Kirol instalakuntzek %60ko edukierarekin ireki ahal izango dute eta aldagelak erabili ahal izango dira pertsonen artean gutxieneko 2 metroko segurtasun tartea gordez.

TURISMO AKTIBOA ETA NATURA

Mendian libre ibili ahal izango da, gehienez 30 pertsonako taldeetan.

BEILAK

Espazio irekietan 50 pertsona elkartu ahal izango dira eta itxietan 25.

EZKONTZAK

Edozein instalakuntzetan egin ahal izango dira. Edukieraren %75arekin, espazio irekietan gehienez 150 gonbidaturekin eta itxietan 75ekin.

Eusko Jaurlaritzak hirugarren fasea arautuz argitaratu duen dekretua: Deskargatu

bilketa arratsaktatsua

Elikagaien eta oinarrizko produktuen bilketa oso arrakastatsua izan da

"Berpiztu Amasa-Villabona" dinamikaren baitan, ostiral eta larunbat honetan udalak antolatutako elikagaien eta oinarraizko beharretarako produktuen bilketa herrikoiak herritarren erantzun bikaina izan du. Ehunka kilo jaso dira herriko hainbat dendetan jarritako kutxetan eta gaur kalean ezarri diren bi bilketa postuetan. Udaletxeko biltokia txiki geratu da eta ozta-ozta sartu ahal izan da dena bertan. Ezinezkoa da zenbat kilo bildu diren jakitea, baina milatik gora izan direla esan daiteke. 

Udal arduradunak oso pozik agertu dira ekimenak izandako erantzunarekin, izan ere, aurreikuspen guztiak gainditu dira. Beste behin, Amasa-Villabonako herritarrek sekulako elkartasun erakustaldia egin dute eta agertian geratu da gurea herri solidarioa dela, inor bazterrean eta gosez egoterik onartu ezin duen herri eredugarria. Udalak eskerrak eman nahi dizkie beren ekarpena egin duten herritar guztiei. 

Udalak bereziki aitortu eta eskertu nahi ditu bilketa kutxak jarri dituzten dendariak eta gaur boluntario gisa bilketan laguntzen aritu diren dozenaka herritarrak.  

Datorren astean, gaur jasotako produktuan behar bezala sailkatu eta gizarte zerbitzuetako teknikariek osatutako egoera ekonomiko larria pairatzen dutenen zerrendako herritarrei banatzen hasiko da udala. Gaurko bilketak bultzada handia eman dio azken hilabeteetan udalak martxan jarri duen elikagai banaketari, eta udal arduradunek banaketak behar bezala antolatzeko, sistematizatzeko eta urte osora zabaltzeko urrats berriak emango dituztela azaldu dute.  

goiener-1-k

Udalak energia hornidura kontratua sinatu du Goiener kooperatibarekin

Amasa-Villabonako udalak egiten duen argindar kontsumoarako (udal eraikin guztiak, kale argiteria...) behar duen energiak jatorri berriztagarria izango du.  

Udalaren beharretarako energia hornidura zein enpresak egingo zuen erabakitzeko garatutako esleipen prozesuan GOIENER, S.COOP kooperatibak lortu zuen puntuaketarik altuena. Izan ere, udal gobernuak energia horniduraren ezaugarriak eta baldintzak ezarri eta baloratzeko garaian, garrantzia berezia eman nahi izan dio Amasa-Villabonako udalak kontsumituko duen energiaren jatorria %100ean berriztagarria izateari. Atzo, ekainak 3, sinatu zen kontratua, bi urtetako iraupena izango du eta gehienez beste bi urtetara luzatzeko aukera izango du udalak.  

Beraz, udal gobernuaren iritziz, honakoa beste urrats sendo bat da udalaren jardueraren jasangarritasuna lortzeko bidean. Munduaren eta gizateriaren etorkizuna kolokan jartzen duen larrialdi klimatikoari aurre egiteko, ezinbestekoa da ekonomia berde eta benetan jasangarria lortzeko pausuak ematea eta udalak norabide horretan jarraitzeko konpromiso irmoa du.

Gainera, udal gobernuak oso positiboki baloratzen du hornidura hau ekonomia sozial eta ekologikoan erreferentea den euskal kooperatiba batek egitea, energia multinazional handi eta boteretsu baten ordez. 

Hemen kontsulta daitezke kontratu honen xehetasunak:

https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso27166/eu_doc/eu_arch_expjaso27166.html

 

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.