21Urtarrila2020

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
kartel A25 horizontalean

Azaroak 25: Indarkeria matxistaren kontrako eguna. Amasa-Villabonako EGITARAUA

Amasa-Villabonako udalak egitarau zabala antolatu du hainbat eragileekin elkarlanean, emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinak agerian uzteko eta herritarrak gai honek duen larritasunaz jabetu daitezen.

EGITARAUA:

- Azaroak 19 asteartea, 19:00etan Subijana etxean: Solasaldia Amelia Tiganus-en eskutik.

Amelia Tiganus ekintzaile feminista ezagunak hitzaldia eskainiko du Haur eta emakumeak prostituziorako merkantzia. Nola fabrikatzen da urdanga bat? izenburupean. Prostituzioa fenomeno sozial gisa eta milaka emakumek pairatzen duten eta pairatzen ari diren esklabotza sexualerako erabilera eta salerosketa izango ditu hizpide. Ondoren bertaratutakoen arteko solasaldi bat egingo da. Emakumeen kontrako indarkeria mota hau askotan tabu gisa ezkutuan geratu izan da eta bada garaia bisibilizatzeko eta behar bezala kontatzeko.

- Azaroak 22 ostirala, 19:00etan Gurea zinean: "El proxeneta" filmea.

Mabel Lozano-k zuzendutako pelikula honek ere prostituzioaren gaia agertzen digu bere gordintasun guztiarekin. Kontzientziak astintzen dituen film horietakoa.

- Azaroak 25: Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna:

  • 11:30: Kalejira herriko ikastetxeekin: Fleming herri eskolako, Zubimusu Ikastolako eta Erniobea institutuko ikasle, irakasle eta gurasoek azken asteetan egin dituzten indarkeria matxistaren kontrako matazak kalera atera eta kalejira aldarrikatzailea egingo dute Malkar plazatik Errebote plazaraino.
  • 12:00 Ekitaldia Errebote plazan: Udalak eta herriko ikastetxeek ekitaldi bateratua egingo dute Amasa-Villabonan ere, indarkeria matxistari ez! ozen aldarrikatzeko.
  • Arratsaldean: Udalak Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak eta Aiztondo bailarako beste talde feministek antolatutako mobilizazio eta ekintzak babesten ditu eta ekimen hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die herritarrei.

Deskargatu egitarauaren kartela

Indarkeria matxista STOP! Gora borroka feminista!

IMG 20191115 132033 tokikom 700x700

"Trukegunea" egitasmoa jarri dugu martxan Olaederra kiroldegian

Trukegunea Olaederra kiroldegiko sarreran kokatu dugu eta egitasmo honekin trukean oinarritutako esperientzia bat eskainiko dugu, kontsumo arduratsua eta objetuen berrerabilpena sustatuz.

Azaroaren 16an hasi eta 2020ko urtarrilaren 7ra arte Trukegunea jarri dugu martxan Kutxa Ekogunea erakundearekin elkarlanean. Guztira Gipuzkoako 10 udalerrirekin batera murgildu da Amasa-Villabonako udala proiektu honetan: Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Zumaia. Olaederra kiroldegian egindako aurkezpen agerraldian Ander Goikoetxea ingurumen zinegotzia izan da Tolosako eta Andoaingo udaletako eta Ekoguneko ordezkariekin batera.

Bide batez, haurrek Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da egitasmo honen beste helburuetako bat, eta baita trukearen bidez eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta “jostailu berri” izate horri garrantzia kenduz. Era honetan, objektuei bizi berri bat emango zaie, jostailuek norbere familiari asko eman ondoren, beste haur batzuei beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak izan daitezke.

Trukegune honetan, objetuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere, uzten dena moldaketarik egin beharrik gabe erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz.

Amasa-Villabonako udaletik herritarrei dei egin nahi diegu Trukegunea erabil dezaten, guztiok egin dezakegulako zerbait etorkizun ekologiko eta parekide baten alde.

Anima zaitezte!

IMG 20191113 122211 464

Hasi dira lanak Kale Nagusia eta Oria ibaiaren arteko ibilbidean

Gaur hasi dira Uraren Euskal Agentziak (URA) Kale Nagusia eta Oria ibaiaren artean dagoen ibilbidean egingo dituen lanak. Obra honen bidez, Kale Nagusiko hainbat etxebizitzetako ur zikinak kolektore nagusira lotuko dira ondoren Adunako depuradorara bideratuz. Modu horretan, hemendik aurrera ur zikin horiek ez dira zuzenean Oria ibaira isuriko eta aurrera pausu bat emango dugu gure ibaiaren ur kalitatea hobetzen jarraitzeko eta orokorrean ibaiko ingurumenaren alde.

Obra honek denbora aldetik gehienez 3 hilabetetako luzapena izango du eta 188.000 euro inguruko aurrekontua du. Obra egiteaz Jaizubia eraikuntza enpresa arduratuko da.

Lanak, Erreka taberna ondoan dagoen etxepeko pasabidetik hasiko dira eta piskanaka Udaletxe aldera luzatuko dira. Gehienbat lubakiak zulatuko dira, ur zikinen kolektorearen aldaketa egiteko eta beharrezkoak izango diren tuberia berriak ezartzeko.

Obra guztiek bezalaxe, honakoak ere eragozpenak sortuko ditu eremu horretan, beraz, aldez aurretik barkatu eragozpenak.

OBREN AZALPEN PLANOA

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu