25Ekaina2018

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Gehitu Elkartearen "Ortzadar Egunerokoa" kanpaina berria

Gehitu Elkartearen "Ortzadar Egunerokoa" kanpaina berria

arcoiris

Euskal Herriko Gehitu Elkarteak, Ortzadar Egunerokoa deituriko lgtbi+fobiaren aurkako kanpaina berri bat martxan jarri du.

Publikaturiko idatzian azaltzen duten bezala:

"Gehitutik (Euskal Herriko LGTB elkartea) homofobiaren kontrako proiektu berri bat abian jarri nahi dugu.

Izan ere badakigu gaur egun azaleratzen ez diren eraso kasu asko egon badaudela, eta horregatik gertatzen diren eraso LGTBI+fobia guztiak argitaratu daitezen nahiko genuke, zor diegun ikusgarritasuna eskainiz.

Xede hori lortzeko, edozein eraso mota pairatzen duen pertsona orok berari gertatutakoa jakinarazi diezagula nahiko genuke E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz, bere adina, erasoa gertatu den lekua eta gertatutakoaren deskribapen labur bat azalduz. Jakinarazpena anonimoa izango da beti.

Ekimen honen bitartez gizartea bizi dugun errealitateaz kontzientziatu nahi dugu.

Jasotako mezuak gure web orrian eta Gazte Gehituko facebookean argitaratuko ditugu jende guztiak ikusi ahal ditzan (beti ere harremanetan jarri den pertsonaren baimenarekin).

Ekimen honen azken helburua egunero-egunero gure kolektiboak pairatzen duen diskriminazioari ikusgarritasuna eskaintzea da, oraindik ere egiteko asko dugulako."

Web Orria

Dokumentua

 

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Gehitu Elkartearen "Ortzadar Egunerokoa" kanpaina berria
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu