22Uztaila2017

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errenta aitorpena euskaraz

Errenta aitorpena euskaraz

errenta aitorpena euskaraz 2017

APIRILAREN 6tik EKAINAREN 26ra EUSKARA LEHENETSI

2016. urteari dagokion errentaren aitorpena egiteko epea apirilaren 6an hasi eta ekainaren 26an amaituko da. Zergadunok hainbat bide ditugu errenta aitorpena egiteko, eta lehen urratsetik gainera, zein hizkuntzatan egin nahi dugun aukera dezakegu, hau da, euskaraz ala gaztelaniaz.

Urtez urte herritar gehiago gara dagokigun errenta aitorpena egiteko, euskara hautatzen dugunok. 2015ean Amasa-Villabonan, 674 errenta aitorpena euskaraz egin ziren. Aurten kopuru hori gainditu nahiko genuke. Modu errazean egin liteke hori. Zure errenta aitorpena berresterakoan, euskara hizkuntza hautatzea besterik ez duzu.

Modu oso errazean, beraz, norberak bere hizkuntzan egin ahal izango du errenta aitorpena. Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso garrantsitua da hau. Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, beste behin ere, guztion babesa eta parte-hartzea behar-beharrezkoa da.

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errenta aitorpena euskaraz
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu