24Maiatza2017

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Villabonako Baratze Parkea abian da

Villabonako Baratze Parkea abian da

ABARATZA EKOLOGIKOAK

Baratze eremuan 34 partzelentzako lekua dago, 40 m2koak.
Pasaden otsailean hasi ziren erabiltzaileak lanean beraien partzeletan.

Amasa-Villabona Kutxa Ekoguneak sustatzen duen Baratze Parkea ekimenera gehitu da.

Baratze Parkea Sareko aurkezpen saioan Maite Izagirre, Villabonako alkatea, eta Mikel Insausti Kutxa Ekoguneako zuzendaria izan dira. Bertan azaldu dutenez, Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskainiko du. Aisialdi aktiborako topagunea izango da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatuko duen gune berdea. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera izango da, txiki zein helduen artean, naturarekiko errespetua sustatuz. Baratze Parkeko lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiliko dira: lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako izango dira, inolako etekin ekonomikorik jasotzeko aukerarik izan gabe.
Baratze eremua udalerriaren ekialdean dago kokatuta, N-I errepidearen alboko urki-landaketaren atzealdean, Amasarako bide ondoan. Parkea mendebaldera ematen duen aldapa suabe batean kokatzen da, jatorriz belardia izandako terrenotan. Denetara 36 lursail daude, 40 m2-koak.

Gainera, erabiltzaileek erremintentzako biltegi eta aldagela gisa erabil dezaketen etxola dute bertan, uraskak eta auzokonposta egiteko guneak ere. Lursailak urtebeteko aldirako eman dira, baina epea lau arte luzatu daiteke.

Pasaden otsailean hasi ziren erabiltzaileek partzeletan lanean, baratzezaintza ekologikoa oinarri hartuz, eta Baratze Parke Sareak eskaintzen dien zerbitzu eta aholkuen laguntzarekin.

Baratze Parke Sareko webgunea
Baratze Parke Sareak duen ekarpenik erabilgarrienetako bat http://baratzeparkea.ekogunea.eus berritutako webgunea da. Baratzekideek bertan topa dezakete baratzeak modu ekologikoan kultibatzeko informazio praktikoa, edo eskura duten zerbitzu xorta. Gainera, bertan izen emanez gero, asteroko buletina jaso ahal izango dute, Sareak Baratze Parke desberdinetan antolatzen dituen ekimen guztien informazioarekin, aholku praktikoak, tailer interesgarriak, ekimenen agenda, argazki galeriak, e.a.

Informazio gehiago:
http://baratzeparkea.ekogunea.eus

http://www.villabona.net/eu/

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Villabonako Baratze Parkea abian da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu