22Abuztua2017

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Arteca lantegiak 60. urteurrena ospatu du gaur

Arteca lantegiak 60. urteurrena ospatu du gaur

arteca

"60 urte ez dira egunero betetzen" horrela azpimarratu dute gaur, maiatzak 19, Amasa-Villabonako Lejarreta auzoan kokaturik dagoen Arteca Enpresara bertaratu diren erakunde publikoetako ordezkariek. Bertako zuzendaritza, langile eta eta bezeroekin batera, zifra borobil hau ospatu dute. 

Alfredo Sanz, Artecako Zuzendariak azaldu duen bezala, "140 lagilez osaturiko enpresa honetan, %20a amasa-villabonatarrak dira" Udalarentzat eginiko elkarrizketan. "Enpresak bere ibilaldia Lasarten hasi bazuen ere, orain dela urte batzuk itxi zen SACEM enpresako eraikuntza zati ezberdinetan erosten joan ginen" gehitu du. Internazionalki ezaguna da Arteca enpresa. Fama mundiala duten bezeroak edukitzeaz gain, etorkizunera begirako proiekzio tinkoa mantetzen dutela gailendu du.

Ondoren, Maite Izagirre Alkatearen txanda izan da. Enpresak Amasa-Villabonan eduki duen garrantzia goraipatu du, industriaren bultzadan eta honek herriaren hazkundean eduki duen eragin zuzenean. "Sacem lantegia edo haren aurretik, Subijana oihal eta estanpatuena nahiz La Salvadora papertegia. Horiek guztiak herriaren sustengua izan dira eta Arteca enpresa ere lorpen handiak eskuratzen ari da. Dudarik gabe herriko enpresa eta lantegiak bultzatu egin behar dira eta Amasa-Villabonako Udalak, etorkizunean ere Arteca enpresak bide onetik jarrai dezan, laguntza ematen jarraituko du", adierazi du. Gainera, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiari, "laguntza extra" bat eskatu dio Sacemgo zubia konpontze aldera. Arazoak sortzen baititu trafikoan eta baita oinezkoetan ere.

Jabier Zarraonaindia Industria sailburuordeak, Arteca enpresa eredutzat jarri du. 2 pabilioi berrien erosketak enpresa handitzea eta aurrera jarraitzea ahalbidetuko dielako eta berrikuntzaren arloan jarritako enfasiak etorkizuneko ateak irekita edukitzea ahalbidetzen dielako. Azkenik, Makel Olano, Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak, Artecak Gipuzkoarekin duen konpromisoa goraipatu du. Azken urte hauetan sortu duen enpleguagatik, eta baita berrikuntzaren arloan emandako urratsengatik ere. 

Denen ahotan ilusioa hitzak garrantzia berezia eduki du. 60 ute ez baitira betetzen eguneroko ilusiorik gabe. 

 

 

 

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Arteca lantegiak 60. urteurrena ospatu du gaur
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu