22Abuztua2017

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Sutea Kale Berrian

Sutea Kale Berrian

sutea villabona  2

Gaur, goizeko 11:10etan, Villabonako kale berriako 40. zenbakian sutea piztua da 2. pisuan. Sua etxebizitzako sukaldean sortu da, jabea ez zen bertan aurkitzen. Segituan, udaltzaingoak gerturatu dira eta ondoren, suhiltzaileak, ertzainak eta herriko brigada taldea.

Momentu honetan egoera kontrolpean aurkitzen da, baina sua itzaltzeko kale berria itxi egin dute eta oraindik horrela mantentzen da. Beste etxeetan kalterik egon ez den arren, kea zabaldu egin da eta segurtasun protokoloari jarraituz, blokeko bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte; oraindik ez dute itzultzeko aukerarik izan.

Alkatea eta zinegotzi bat bertan aurkitzen dira egoera gertutik jarraitu eta euren laguntza eskaintzeko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Sutea Kale Berrian
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu