22Abuztua2017

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Santio Jaiak - 2017ko egitaraua

Santio Jaiak - 2017ko egitaraua

Deskargatu ezazu aurtengo Santio Jaietako egitaraua.

OHARRA:

24ko HERRI AFARIA

Herri afarirako, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-mailean eman daiteke izena, uztailaren 21eko eguerdiko 12:00ak baino lehen (kuadrillen izena eta jende kopurua adierazi behar da). Izen-ematea modu presentzialean egin nahi izatekotan, uztailaren 21ean egin behar da, 9:00etatik 12:00etara, Kultura Saileko bulegoan.

 

KUADRILLEN BAZKARIA

Mahai eta aulkien banaketaren hurrenkera zozketa bidez gauzatuko da aurten ere. Izen-ematea hurrengo e-mailean egin:E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Horretarako, mezuan kuadrillaren izena jarri behar da, eta zenbat lagun joango diren bazkaltzera. E-mailez izena emateko azken eguna uztailaren 21ean izango da, eguerdiko 12:00etan. Izen-ematea modu presentzialean egin nahi izatekotan (e-mailez izena ematea gomendatzen da, dena den), uztailaren 21ean egin behar da, 9:00etatik 12:00etara, Kultura Saileko bulegoan. Txupinazoaren momentuan, zozketa egingo da eta bertan ateratzen den zenbakiaren arabera antolatuko da mahaien banaketa. E-mailez, prentsaren bidez, udaletxe azpiko tabloian eta Villabonako Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko da mahaiak jasotzeko ordena.

 

Aulkiak eta mahaiak eguerdiko 12:00etan banatuko dira bazkariaren egunean, eta izen ematearen ordena berean egingo da.

santioak 2017

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Santio Jaiak - 2017ko egitaraua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu