16Abendua2017

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Deborah Carterren kontzertua uztailak 22an

Deborah Carterren kontzertua uztailak 22an

debora
 

Deborah J. Carter-en Jazz kontzertua

Bihar, uztailak 22, berdura plazan izango da

2017ko Santio Jaiei hasiera emateko, Estatu Batuetan jaio eta Europan bizi den Deborah J. Carter abeslariak doako kantaldia eskainiko du Erreboteko plazan, 20:00etan. Deborah J. Carter Heineken Jazzaldia 2017ko izarretako bat izango da, eta “Musikene” Musika Kontserbatorioko instrumentari talde baten laguntza izango du; Carter-ek eskola magistralak ematen ditu Kontserbatorioan bertan.

Nazioartean ospe handia duen abeslariak, Ella Fitzgerald, jazzaren dama handiaren errepertorioa izango du gogoan, jazzaren eta XX. mendeko kulturaren ikur handi hau jaio zela mendeurrena betetzen baita aurten. Deborah J. Carter-ek, bere ahots landu eta dotoreaz, Fitzgerald-en kantak fideltasun handiz abestuko ditu, baina bere estilo pertsonal eta propioa emanez.

Udalak bere poza adierazten nazioarteko lehen mailako emanaldi hau lortzeagatik: “Joan den urtean apostu irmoa egin genuen jaietan lehen mailako kontzertuak izateko, eta herritarren erantzuna ezin hobea izan zen. Aurten, apostu honekin jarraitu dugu, eta aurrerantzean ere, horrela jarraitzea espero dugu” aipatu du Kultura zinegotziak.

Kultura Sailak puntualtasuna eskatu die bertaratu behar dutenei, kontzertua ahalik eta baldintza onenean egin dadin.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Deborah Carterren kontzertua uztailak 22an
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu