21Urria2017

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Santio jaiak - 2017 BALANTZEA

Santio jaiak - 2017 BALANTZEA

Santio Jaiak amaitu dira, eta balantzea egiteko ordua iritsi da. Udaleko gobernuko talde bezala, gure balorazioa oso positiboa da. Jaietako egitaraua era egokian garatu da; antolatutako ikuskizunetan eta ekintzatan herritarren parte hartzea altua izan da; eta jaietan zehar zorionez ez dugu emakumeen aurkako erasorik izan.

Horregatik, Amasa-Villabonako alkate naizen aldetik, eskerrak eman nahi ditut herritarren gehiengoak erakutsi duen gizalegezko jarreragatik. Hori gabe ezinezkoa litzateke gaur balorazio positibo
hau eskaini ahal izatea.

Probokazioa eta tentsioa bilatuz eta jaiak politizatu nahian, bizi izan den giro ona gaiztotu nahi izan duten geroz eta urriagoa den gutxiengoa osatzen dutenek, beraien helburua ez dutela lortu
jakin behar dute.

Gobernuko taldetik arduraz lanean jarraituko dugu 2018ko Santio Jaiak herriko jai inklusiboak, pluralak eta kutsu politikorik gabekoak izaten jarrai dezaten.

Azken batean, jai toleranteak eta errespetuzkoak izan daitezen, guztionak eta guztientzat.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Santio jaiak - 2017 BALANTZEA
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu