16Abendua2017

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabonan minbiziaren aurkako ibilaldiarekin bat eginik

Amasa-Villabonan minbiziaren aurkako ibilaldiarekin bat eginik

aecc villabona

Larunbatean, urriak 7, Aduna, Alkiza, Amasa- Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil minbiziaren aurka elkartu ziren.

Egun borobila izan zen. Hainbat ekintza antolatu zituzten herrian zehar minbiziaren inguruan herriak kontzientzia har zezan. Besteak beste, kirol ekintzak ezberdinak 8 urtetik aurrerako haurrentzat, erraldoiekin kalejira, zumba eta spinning erakustaldia...

AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak bere komunikatuan adierazi bezala: 

Minbizia gizakiaren lehen heriotza kausa da EAEn. Azken datuen arabera, hildakoen %32 minbiziak jota hiltzen da. Emakumeen kasuan bularrekoa da gehien ematen dena, gizonezkoen kasuan prostatakoa eta biak batu ezkero hesteetako. Azken urteotan gorakada handia egin du biriketako minbiziak.

Gizartearen zahartzea eta bizi ohiturak dira egoera honen erantzule nagusienak. Hori dela eta, 2014an Gipuzkoa herriz herri zeharkatzea erabaki zuen Minbiziaren Aurkako Elkarteak bi helburu nagusirekin:

1. Gaixotasun hau jasaten dutenei eta bere familikoei bakarrik ez daudela adieraztea

2. Gaixotasuna gutxitzeko asmoz, bizi ohitura osasungarriak sustatzea herritarren artean Elkartearen hirugarren ardatza, ikerketa bultzatzea da. Horregatik, azken urteotan Gipuzkoako Elkartetik, urtero, kalitatezko ikerketa onkologikoa finantziatzeko bekak eskaintzen ditu. 2013an adibidez, besteak beste haurren minbizia ardatz zuen ikerketa
finantziatu zuen. 2017ko irailak 22an Madrilen izango den ekitaldian emango da aurtengo beka. Diru hau gipuzkoarron solidaritatearen emaitza da.

Datorren urteko, 2018ko testigua Zarauzko herriak hartu du, ekitaldia bertan burutuko delarik. 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabonan minbiziaren aurkako ibilaldiarekin bat eginik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu