18Azaroa2017

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Samartiñak 2017

Samartiñak 2017

 

amasako jaiak

Aurtengo Samartiñak iritsi dira!

 

Gaurtik hasita, osteguna, azaroaren 12rarte, igandea, egunero edukiko ditugu ekitaldiak Amasan. Adin guztietako herritarrentzat antolatu dituzte ekimenak. 

Aurten, gainera, San Martin eguna larunbatean denez, urteroko txekor bazkaria azaroaren 18ra atzeratu dute antolatzaileek, jaiak luzatuz. 

 

EGITARAUA: 

 

Azaroak 8, asteazkena

18:00 Nesken arteko binakako pala txapelketako finala.

Ondoren, frontenis txapelketa herrikoiaren finala.

19:30 Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera eta buruhandiak, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

 

Azaroak 9, osteguna.

Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren, trikitilarien erromeria.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

 

Azaroak 10, ostirala

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.

Ondoren, txokolate beroa.

20:00 Amasako XXVI. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.

23:30 Erromeria  Ezten giro taldearen eskutik.

 

Azaroak 11, larunbata.

San Martin eguna

10:30 Meza nagusia.

Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan: harri-jasotzaileak eta aizkolariak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

19:00 Iker Lauroba eta Zentinelak elizan.

23:00 Kontzertua Egurra ta kitto taldearen eskutik.

Ondoren, dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

Azaroak 12, igandea

18:00 Herri kirolak frontoian.

 

Azaroak 18, larunbata

11:00 Ume krosa (6. mailara arteko umeentzat).

12:00 Sega desafioa herriko gazteen eskutik.

14:00 Herri bazkaria, txekor-jatea.

19:00 Bertso saioa elizan: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’.

Ondoren,  Martina sorginari agurra.

24:00 DJ Gatxet eta DJ Zigor DZ  

 

 
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Samartiñak 2017
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu