18Azaroa2017

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Memoria Eguna 2017

Memoria Eguna 2017

memoria eguna 2017

Villabonako Udalak, Giza Eskubideen eta elkarbizitzaren alde dihardu lanean. Iragana ez ahaztu eta eta gure herriko memoria berreskuratzeak duen garrantzia azpimarratzen du bizikidetzaren eraikuntzarako. Memoriaren egunak gizarte osoak, eta bereziki biktimek, jasando ondorio lazgarriak ez ahazteko hizpide dugu. 

Bizikidetza eraikitzean, biktima guztiei gure elkartasuna eta hurbiltasuna adierazten diegu. Etorkizuneko bizikidetzaren oinarri sendoak finkatzeak elkarlana eta batzen gaituen hori aztertzea eta horri heltzea suposatzen du. Bide horretan, euskal gizarteak bizi izan dituen eta bizi dituen egoera zail guztiak bere konplexutasunean aztertu beharrean gaude, errealitate anitzei erreparatuz, erantzun bateratuak emateko gai izan gaitezen.

Egia, aitortza eta erreparazioa. Gure herriko biktima guztiei, hau da, giza eskubideen urraketak pairatu zein pairatzen dituzten pertsona guztiei, gogora ekarriz, aitortza eman nahi diegu eta ez errepikatzeko bermea aldarrikatzen dugu.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Memoria Eguna 2017
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu