19Urtarrila2018

003.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak ZURETZAT inauguratuta, udaleko herritarren arreta zerbitzu berria

ZURETZAT inauguratuta, udaleko herritarren arreta zerbitzu berria

zuretzat inauguracion

Udalaren arkupeetan kokatua, izapide administratiboak errazten lagunduko du

Gaur, eguerdiko 12:30ean, ZURETZAT herritarren arreta zerbitzuaren inaugurazio ekitaldia ospatu da, herritarrek euren izapide administratiboak gertutasunarekin egitea helburu duen bulegoa.

Ekitaldian herritarrak, udaleko langileak eta zinegotziak bertaratu dira. Hasiera emateko aurresku bat eskaini diete bertaraturikoei Oier Laborde dantzariak eta Jon Garmendia txistulariak. Ekitaldi buru Maite Izagirre alkatea (EAJ) eta Imanol Lasa, Gipuzkoako Gobernantza Diputatua eta bozeramailea izan dira.

Lehenik eta behin Imanol Lasa, Gobernantzako Diputatuak hartu du hitza, esan duenaren arabera “Villabonako Udala herritarren arreta zerbitzuaren lehen mailan ipini da espazio moderno, eroso eta bakar honekin” , “tramiteak eta kontsultak egiteko, batetik bestera ibili beharra gabe” gehitu du, honakoarekin bukatuz ”puntako apustua da Udalak egin duena, desburokratizaziorako bidean”. Gainera, datorren urtera begira “Gipuzkoako Foru Aldundiak antzeko bulego bat irekitzea aurreikusia” duela gehitu du.

Maite Izagirre alkateak bulego berria martxan ipintzerako garaian udaleko langileengandik jasotako kolaborazioa azpimarratu du eta ZURETZAT bulegoaren irekierarekin Amasa-Villabonako administrazioa Gipuzkoa mailan lehen postuetan jarri dela gehitu du.

Alkatearen ustez, herritarrek “leiho  bakarra” edukiko dute orain, berria, azkarra, irisgarria eta eraginkorra, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonengan pentsatua, ezberdinak izatearren, desberdintasun hori administrazioaren aurrean ez sentitzeko: “ideia administrazioa herritarrengana hurbiltzea da, arazoak konpontzea eta ez sortzea. Hemendik aurrera inork ez du galdetu beharko nora jo behar duen obra baimen bat edo laguntza bat eskatzeko” azaldu du Maite Izagirrek eta Eusko Jaurlaritzarekin edo Foru Aldundiarekin egin beharreko izapideak ZURETZAT zerbitzutik egin daitezkeela gogoratu du. Bukatzeko, harro sentitzen dela azaldu du “zerbitzua ematen diodan herriari” laguntza emateko eta ez oztopatzeko bulego bat jarri izanagatik.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak ZURETZAT inauguratuta, udaleko herritarren arreta zerbitzu berria
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu