18Urria2018

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalean bi peoi gehiago arituko dira lanean

Udalean bi peoi gehiago arituko dira lanean

garbitzaile

Espazio publikoak garbitzeko eta hobetzeko lanetaz arduratuko dira

Tolosaldea Garatzenen (Eskualdeko Garapen Agentzia) baitan lortutako akordioaren ondorioz, eta enplegua sustatzeko erakunde horren programaren barne, datorren urtarriletik aurrera Villabonak horrelako lanetan eskarmentu handia duten bi peoi gehiago izango ditu. Langile horiek sei hilabetez arituko dira Udaleko Brigadaren agindupean, eta OSATUZ Herrigintza planaren lehenengo fasearen garapenerako izendatutako eginbeharrak jasotzen dituen lan-plangintzan oinarrituta. Formazioko ikastaro labur bat jaso ondoren, beraien lehenengo zereginetako bat herriko espaloiak baporezko makina batez sakon garbitzea izango da, Oriamendi, Larrea eta Arroa auzoetatik hasita.

Lanaldi osoz arituko diren langile berri horiek iraupen luzeko langabetuak dira, 55 urtetik gorakoak, Tolosaldea eskualdean langabezia tasa altuenak jasaten dituzten adin-multzokoak hain zuzen. Tolosaldea Garatzenetik beraiek kontratatuz enplegagarritasun-arazo larriak dituzten pertsonak lan munduan txertatzea sustatu nahi izan da.

Gobernuko taldeak (EAJ) bere poza agertu nahi du lortutako akordioagatik, alkatearen hitzetan ez baita erraza izan: "hasiera batean ideia zen gure herriari langile bakarra izendatzea zen ideia; negoziaketatan eskualde mailan dugun bigarren herri izaera azpimarratu eta nagusitu behar izan dugu bi peoi izatea lortuz" adierazi du Maite Izagirrek. Bere ustean, kontratazio berri hauei esker gure hiri-ingurunearen kalitatea hobetuko da.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalean bi peoi gehiago arituko dira lanean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu