19Urtarrila2018

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Makina berriak ipini dira kiroldegian

Makina berriak ipini dira kiroldegian

Olaederra kiroldegia

Udalak onartutako inbertsioen barne

Duela egun batzuk, eta joan zen urrian udalak onartutako inbertsioen plana aplikatuz, Olaederra kiroldegiko gimnasioan kirola praktikatzeko aparailu berriak ipintzeko lanekin amaitu da: 2 bizikleta estatiko, spinning egiteko 4 bizikleta, step-erako 2 aparailu eta oinetarako bi pisu-makina, hain zuzen.

Elementu berri horiek martxan dauden jadanik, eta kiroldegiko arduradunekin nahiz erabiltzaileekin beharrak aztertu ondoren erosi dira, 18.000 euroko gastua suposatu dutelarik. Hala ere, eta materiala Kirolzer enpresa kudeatzailearen bitartez egin izanari esker, aparailuen prezioan %40a aurreztea lortu da.

Udaletik azpimarratu nahi da Olaederra kiroldegiari dagokionean jarraituko den lan-ildoak bi ardatz nagusi izango dituela: alde batetik, etengabeko hobekuntza-prozesu batetan oinarrituz zerbitzuen kalitatea mantentzea, eta bestetik, Kirolzer S.A.rekin erosketa konpartituko kudeaketa indartu. Ibon Ariznabarreta (EAJ) kiroletako zinegotziaren esanetan, "horrela kalitatea hobetzea lortuko dugu herriarentzako kostu gutxiagorekin. 2016an inbertsio garrantzitsua egin genuen eta orain gure konpromisoa indartzen dugu".

Bestelako hobekuntzak

Azken aste hauetan Kirolzerrek kiroldegira sartzeko txartelak berritu ditu eta gainera, segurtasun-baldintzak hobetzeko eta istripuak ekiditeko, bi neurri hartu dira: lehenik eta behin, eta udalaren aurrekontuaren kargura, larrialdietarako ateak aldatu dira; bigarrenik, adingabeek nahitaez bazkide-txartela aurkeztu beharko dute gimnasiora sartzeko.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Makina berriak ipini dira kiroldegian
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu