20Uztaila2018

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Opera Gurea zinean

Opera Gurea zinean

OPERA

Gaur, 11:00etan, Maite Izagirre, Villabonako alkateak, Mertxe Garmendia, kultur zinegotziak eta Joxean Cubero, kultur teknikariak,

amasa-villabonako kultur taldeetan parte hartzen duten kide batzuekin batera, besteak beste, Ana Iparragirre, Asier Vitoria eta Sofía Quílez, lehen aldiz egingo den operaren proiekzioa azaldu eta legealdi honetan martxan jarri diren kultur ekimen berrien errepasoa egin dute.

Izagirrek azaldu duen bezala, “pauso berriak eman nahi izan ditugu planteamendu berritzaileak eskainiz eta gure lurraldean esanguratsuak diren erakunde ezberdinekin elkarlanak sustatuz”.

Elkarlan berri hauen artean, Jazzaldia erakundearekin eta 2017an Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiarekin, aurrera eramandako geroz eta lan egonkorragoa aurkitzen dira, besteak beste, Deborah Carter-en kontzertua ahalbidetu zutenak eta Santio Jaietan Donostiako kontserbatorioko musikariekin egindako kontzertua. Horrez gain, berritzaileak izan dira ere, organo eta klarineteko kontzertua eta Gospeleko gabonetako emanaldia ere.

Opera Amasa-Villabonan

Datorren ostegunean, urtarrilak 18, 20:15etan, Gurea zinean, Giacomo Pucciniren “Madama Butterfly” opera famatua proiektatuko da, opera hau izen berbera duen ipuinean oinarritua dago, XIX. mendean Nagasaki hiri japoniarrean gertatzen diren gertakariak azaltzen dituena. Obra hau, lehen aldiz 1904. urtean Milango Scalan estreinatu zena, operaren historian aurki dezakegun obrarik garrantzitsuenetariko bat da. Operak 1 ordu eta 40 minutuko luzera du.
Deskantsuan zehar bertaraturiko guztiei mokadu bat eskainiko zaie.

Formatu berri hau, Amasa-Villabonan lehen aldiz egingo dena, Gurea zinean aurki dezakegun ohiko programazioa zabaltzen du, eta gainera, herriko publikoari gisa honetako ikuskizunak gerturatzen dizkio. Modu honetara, Gurea zinean ere Gipuzkoako beste herri batzuetan lanean ari diren ekimena bultzatzeaz gain, hiriburuko beste sala batzuetan, Príncipen adibidez, erroturik dagoen programaziora gehitzen da.

Urtarrilaren 18ko proiekzioa aurrez grabaturik dagoen arren, udalaren ideia, publikoak atseginez hartzen badu behintzat, zuzenean eskaintzen diren operak proiektatzea da, streaming bidez.

Kultur departamendutik, herritarrei ikuskizun berritzaile honetan parte hartzera gonbidatzen zaie. Horretarako, “Operaren Lagunen Taldea” osatu nahi da, herriko kultur taldeetako kideekin eta arte hau maite duten guztiekin batera.

Aldez aurretiko sarrerak Amasako tabernan eta Basajaun liburudendan daude salgai 7€tara. Egunean bertan ere zineko lehiatilan erosteko aukera egongo da, 10€tara.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Opera Gurea zinean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu