28Maiatza2018

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Abiadura 30

Abiadura 30

velocidad

Duela egun batzuk Villabonako hirigunera sartzeko hainbat guneetan (Etxeondo, elizaren ingurua, etab.) ibilgailuen abiadura gehienez ere orduko 30 kilometrotara mugatzeko panel adierazgarriak ipini dira. OSATUZ zeharkako planaren segurtasuneko atalaren barne dagoen neurri honek hirigunea bezalako mugikortasun handiko ingurune batetan oinezkoen eta gidarien arteko elkarbizitza beharretara egokitutako gidatze arduratsu baten beharrari buruz kontzientziatzea du helburu. Une honetatik aurrera, hirigunean abiadura handiz ibiltzeak Udaltzaingoaren zigorra jaso ahal izango du. Alkatearen iritziz "ardura eta segurtasuna partekatzea da helburua. Eguneko momentu desberdinetan guztiok gara gidariak eta oinezkoak. Herriaren erditik gidatzen dugunean, oinezkoen tokian jarri behar dugu, beraien eskubideak errespetatuz eta beti ere beraien segurtasunarengan eta gurearengan pentsatuz".

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Abiadura 30
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu