21Abuztua2018

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Moolaadé filma Gurea Antzokian otsailaren 6an

Moolaadé filma Gurea Antzokian otsailaren 6an

 

moolade

Otsailaren 6an, asteartea, Emakumearen Mutilazioaren aurkako Nazioarteko Eguna, MOOLAADÉ filma proiektatuko da, arratsaldeko 18:30ean, Gurea Antzokian. Neskei afrikan praktikatzen zaien mutilazio genitala salatzen du filmak. 2004. urtean Canneseko film jaialdian saria lortu zuen.

SINOPSIA

Klitoriaren eszisio errituala jasan zuen Collé Ardok, bere alaba bakarra trantze horretatik libratzea eta sexu-mozketatik salbatzea lortuko du. Garbikunde erritua zazpi urtean behin ospatzen da, bertan herriko neska gazteek klitoriaren eszisioa jasan behar dutelarik. Zeremonia berriaren unea iristen denean, ebaketa hori ez pairatzeko lau neskek herritik ihes egin, eta Colléren babesa bilatuko dute. Herria gatazka bizian dago halako egoeraren aurrean, bi motako balioak kontrajartzen baitira: “moolaadéa”, asilo-eskubidea, “salindearen” aurka, eszisioaren usadioaren aurka

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Moolaadé filma Gurea Antzokian otsailaren 6an
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu