21Abuztua2018

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak 2018rako udal aurrekontuaren ildo nagusiak

2018rako udal aurrekontuaren ildo nagusiak

presupuestos

EAJ eta PSEren botoekin onartu zen. EH Bildu abstenitu egin zen


Joan zen urtarrilaren 29ko ohiko osoko bilkuran 2018. ekitaldirako udaleko kontu publikoak onartu ziren, horiek 6.500.000 € suposatzen dutelarik (2017an baino %3 gehiago). Gobernu taldeko zinegotzien (EAJ) eta Mª Luisa Arija zinegotzi sozialistaren oniritzia jaso zuen aurrekontuak, gizarte zerbitzuetan zentratutako aurrekontu-lerroa egonkortzen da (aurreko ekitaldiarekin alderatuta +%6), hirigintzako hobekuntzak (+ 29,81), kulturaren eta euskararen sustapena (+%7) eta gizartearen elkarbizitzaren sustapena.

Berrikuntza nabarmenen artean, eta kulturaren atalean, streaming (zuzen-zuzenekoa) formatuan opera ikuskizunak eskaintzera, musika kontzertuak antolatzeko parrokiako elizako organoa konpontzera eta Aljibean kultur programazioa berreskuratzera bideratutako partidak dira azpimarragarriak.

Bertsolaritza sustatzeko "Harituz" taldeak 4.000 €ko laguntza jasoko du bultzatu nahi duten eskola-proiektu berria laguntzeko. Aipamen berezia merezi du Amasa eta Villabona elkartzearen 400. urteurrenaren inguruan (1619-2019) liburu bat egiteko onartutako partidak, data horrek udalaren arreta berezia izango duelarik. Udaleko artxibategian honako hauek egitea aurreikusten da: alde batetik, ikertzaileek estudio-gune berri bat edukiko dute, mahaia eta ordenagailuz hornitua, eta gainera, XVIII. mende bukaerako lamina historiko batzuk nahiz Aro Modernoan (1561-1799) Amasa eta Villabonaren arteko harremanak izandako gorabeherak jasotzen dituen liburu bat zaharberritzeko.

Euskara sustatzeari dagokionean, ikasteko ikastaroetan matrikulatzea bultzatzera bideratutako zuzkidura ekonomikoa 11.000 €koa da (aurreko legealdiko kopurua bikoiztuz).

Kirol arloan, Arratzaingo futbol zelaiko instalazioak berritzeari bultzada nabarmena emango zaio. Horrela, azken urte hauetan garatutako lanarekin jarraituz, aldagelak zirenetan teilatua eta barne aldea berrituko dira.

Inbertsioen kapituluan, partida garrantzitsuena (85.000€) Fleming Herri Eskolako eraikinak baldintza hoberenetan egon daitezen hobetzeko, berregokitzeko eta mantentzeko obratara bideratuko da (teilatua eta euriaren aurrean frontoia babesteko, besteak beste). Aurreko legealdietatik datozen arazoekin amaitzea bilatzen duen gobernuko taldearen apustu nagusi bat da hau.

Larrea auzoko haur-parkea ere berritu egingo da (legealdi honetan berritzen den hirugarrena), parke hori estaltzeko egokitasunari buruzko estudio serio bat egiteko partida bat jasoz. Kiroldegian, historian lehenengo aldiz, fatxadako gune osoa garbitzea aurreikusten da, eta tutueri sistema hobetzea, etorkizunean mantenua modu eraginkorrean bermatze bidean. Amasamendiko baserri zehatz batzuetara doazen irisbideak hobetzeko (joan zen urtean egindakoaren antzera) eta Aranerreka ingurua (Etxeondo ingurua) berritzeko ere partida garrantzitsu bat jaso da. Era berean, Larrea eta Txermin inguruko zoladuran dauden akatsak hobetzera, eta hiri-altzariak aldatzera bideratutako partida aipatu behar da, horrela, hiriguneko beste guneetan jadanik ikusgarria den berrikuntzarekin amaituz. Bestalde, Txerminen ibilgailuen aparkalekua berritzearren estudio bat egiteko beste partida bat jaso da.

Eremu sozio-sanitarioari dagokionean, Irisgarritasunerako Planaren (batez ere mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzendua) barne dauden obratan inbertsioa 47.000 €koa da. Gobernu taldearentzako era bateko lehentasuna du laguntza-behar handienak dituzten pertsonen arreta, eta horregatik, partida hau kentzeko EH Bilduren proposamena ez da onartu. Bestalde, eta ezker abertzalearen emendakinak bakarra proposatzen bazuen ere, azkenean lau desfibriladore ipintzeko partida bat sartzea aukeratu da: futbol zelaia, Arratzaingo Fleming ikastetxea, Olaederra kiroldegia, eta mugikor bat, Udaltzaingoaren ibilgailuan eramango dena uneoro. PSEren proposamenez, atal horrekin harreman zuzena duten bi partida onartu dira: lehenengoa, gizarte-inklusiorako mesedegarria dena, landa-gunetan bizi diren pertsonek taxi zerbitzua erabiltzeko laguntza ekonomikoa; bigarrena, egoera txarrean dauden Oriamendiko eta kale Nagusiko udal etxebizitzen ikuskapen tekniko sakona egiteko.

Bestalde, eta hasieran 12.000 €ko partida jasoz, udalak herri argiteriaren oraingo egoera eta eguneko nahiz etorkizuneko beharrak aztertzeko estudioa egingo du, herriko argiteria puntu askotan eskasa baita, eta hamarkadak baitaramatza analisi sakon bat egin gabe. Estudio horren emaitzekin, argia berritzeko asmo handiko proiektu bat aurreikus zitekeen, teknologia berrietan eta gai honen kudeaketa-sistema berrietan oinarritua.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak 2018rako udal aurrekontuaren ildo nagusiak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu