23Iraila2018

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Feminismoa bai, bandalismoa ez

Feminismoa bai, bandalismoa ez

villabona pintadak

Azken egun hauetan, herriko hainbat eremu publiko eta pribatu “Emakumeok Planto” dioten pintadez beteta agertu dira, martxoaren 8ko, emakumeen nazioarteko eguneko grebari lotuta.



Emakume bezala, beti partekatu eta defendatu ditut borroka feministaren helburuak: eskubide eta aukeren berdintasuna, soldaten parekatzea, eraso sexisten amaiera eta baita sexismoarena ere… Alkate bezala, beti bultzatu izan ditut eta horrela jarraituko dut, helburu horiek lortzeko udal politika mailan aurrera atera daitezkeen ekimen guztiekin. Beti egon naiz bortizkeria jasan duten emakumeen ondoan, diskriminaturik daudenekin, eta horrela jarraituko dut.

Arrazoi horregatik, emakume eta alkate naizen bezala, nire gaitzespena irmoa adierazten dut “feministak” diren pintada horiekiko, zikindu besterik ez dute egiten eta. Publikoak eta pribatuak diren eremuetan egin dituzte, baita eraikin berezietan ere eta udaleko diru-kutxan galera ekonomiko larria sortu dute. Feminismoaren izaera eta irudia zikintzen dute, gure gizartea justuagoa izateko beharrezkoa eta ezinbestekoa den mugimendua, alegia.

Feminismoaren kontrako beste ikur nabarmenagorik ez dago, matxismoaren barruan dauden sinboloak berrerabiltzea baino. Ezin liteke feminista izan eremu publikoak norberarentzako modu lotsagabe batean hartzea. Bandalismoa ez da sekula feminismoa izango, bandalismoa bakarrik.

Bai feminismoari eta berdintasunaren aldeko emakumeen borrokari. Ez borroka bera zilegitasunik gabe uzten duen hazi matxistako bandalismoari.

Sinadura: Maite Izagirre Irazustabarrena, Amasa-Villabonako Alkatea

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Feminismoa bai, bandalismoa ez
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu