23Iraila2018

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Toti Martínez de Lezea Subijana Etxean

Toti Martínez de Lezea Subijana Etxean

toti kartela 1


"Ittun"Arbasoen Ituna liburua aurkeztuko du


Villabonako Kultura sailak antolaturiko ekintzen artean, Toti Martínez de Lezea (2000. urteko Zilarrezko Euskadi Saria) gasteiztarrak, bere azken nobela aurkeztuko du martxoaren 15ean Subijana Etxean (19:30). "Los hijos de Ogaiz", "La comunera" edo "Las torres de Sancho" Euskal literatura garaikidearen erreferentziazko lanen egilea da bera.

"Enda" (2014) nobela arrakastatsuaren argumentua berrartuz, idazle polifazetikoaren (gidoilaria, aktorea, Kukubiltxo antzerki taldearen sortzailea) genero fantastikoko lan berriaren istorioa Aralar mendian (erensugearen mendilerroan) kokatzen da. Euskal mitologiaren elezaharren inguruko keinu ugari topatuko ditugu liburu berri honetan, bere garaian On Joxe Miel Barandiaranek adibidez bere lanetan jaso zituenak.

Martxoaren 15ean aurkezpen dinamiko eta interaktibo batean parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, liburuaren euskarazko zein gaztelaniazko hainbat ale lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Toti Martínez de Lezea Subijana Etxean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu