14Abendua2018

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Martxoak 21, mota guztietako arraza diskriminazioak ezabatzeko eguna

Martxoak 21, mota guztietako arraza diskriminazioak ezabatzeko eguna

zaintzailea zaindu web

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak erabat funtsezkoa dira giza eskubideen nazioarteko arau guztietan. Edozein pertsonak lana bilatu, etxebizitza lortu edota espazio publiko zein pribatu batetara gerturatzen denean pairatu ditzakeen diskriminazio egoerak, aurreikusi, borrokatu eta neurriak hartzea ezinbestekoa da, elkarbizitza sustatu eta herritarren arteko tentsioei irtenbide baketsua emateko. Zentzu horretan, ondorengo ekintza antolatu du Villabonako udalak datorren larunbaterako.

Emakume zaintzaileak zaindu

Bidez Bide Elkarteak eskainia

Martxoak 24, larunbata, 17:30ean, Villabonako Subijana Etxea

  • Nola dago antolatuta zaintza Gipuzkoan?
  • Zer formazio-bide jarrai dezaket?
  • Homologatu eta/edo baliozkotu?
  • Zergatik? Ikasten jarraitu behar dut? Zer?
  • Nork zaintzen nau ni, zenbatean eta noiz?
  • Zer eskubide eta betebehar izan behar ditu nire lan-kontratuak?
  • Edozeinek egin al dezake kontratu bat?
  • Ze ezaugarri ditu kontratu batek?

Gune honetan, galdera horien erantzunak landuko ditugu.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Martxoak 21, mota guztietako arraza diskriminazioak ezabatzeko eguna
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu