26Apirila2018

010.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udaleko Gobernu Batzarrak kultur eta kirol elkarteekin hitzarmenak onartu ditu

Udaleko Gobernu Batzarrak kultur eta kirol elkarteekin hitzarmenak onartu ditu

udalasaharabandera

Herriko Odol Emaileen taldearekin hitzarmen espezifikoa sinatuko da lehenengoz

Martxoaren 21eko bilkuran Udaleko Gobernu Batzarrak 2018. ekitaldirako eta arlo desberdinetan beren ekintzak sustatze bidean, herriko hamaika kultur eta kirol erakunderekin lankidetzarako hitzarmenak onartu zituen EAJ eta PSOE-EEren adostasuna eta EHBilduren abstentzioarekin.

Hitzarmena sinatuko duten erakundeak hauexek dira: Billabona Futbol Kluba, Aizkardi Mendizale Elkartea, Multiekintza Eskola Kirola, Loatzo Tiro Elkartea, Xake Joku Elkartea, Zakur Zaunka Top, Zunbeltz, Danok Danena Halterofilia eta Amasako Martina Kultur Elkartea.

Villabonako Odol Emaileen Taldearekin hitzarmen espezifiko bat ere onartu da, 2.500 euroko kopuruarekin. Lortutako akordioaren ondorioz, hain ezinbestekoa den gai bati dagokionean esperientzia handia duen boluntario talde honek urtean 6 odol-ateratze egiteko, Amasa-Villabonan odol-ematea sustatzeko eta odol-emaileak erakartzearren eta elkartearen lana hedatzearren urtero kanpaina bat garatzeko konpromisoa hartu du bere gain.


Alkatearen ustean akordio horiek erakusten dute sintonia handia dagoela udalaren eta herriko gizarte-erakunde ezberdinen artean. Gainera, Maite Izagirrek azpimarratu du oso pozik dagoela odol emaileekin lortutako akordioarekin: "Lehenengo aldia da Amasa-Villabonan horrelako ezaugarriak dituen hitzarmen bat sinatzen dena. Interes publikoko erakunde honi laguntza emateko gure betebeharra bete dugula uste dut".

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udaleko Gobernu Batzarrak kultur eta kirol elkarteekin hitzarmenak onartu ditu
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu