17Uztaila2018

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Legarretako zubia birmoldatzeko prozesuak aurrera darrai

Legarretako zubia birmoldatzeko prozesuak aurrera darrai

legarreta zubia

Udala-Aldundia elkarrizketak areagotzen ari dira

Legarretako zubi narriatuaren (SACEMeko zubia) birmoldaketak bere bidea jarraitzen du abiadura handiz. Duela aste batzuk Villabonako Udalak iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritzarekin izandako elkarrizketak bide onetik zoazela, eta aldundiko organo betearazleak pausu berri bat eman du proiektuaren izapidetzean.

Joan zen martxoaren 7an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean "Villabonan GI-4751 errepideko 0 KPan, Oria ibai gaineko zubian oinezkoentzako pasabidea zabaltzeko proiektua idaztea" kontratua Anta Ingeniería Civil S.L. enpresari esleitzeko iragarkia argitaratu zen, hori egikaritze-proiektua gauzatzearen aurreko urratsa izanik. Maite Izagirre alkateak (EAJ) dioen bezala, "orain arte izan diren bilerak oso positiboak izan dira; elkarlana oso estua da eta Aintzane Oiarbide Foru Diputatuaren prestutasuna, ezin hobea". Bi administrazioak, udalak eta aldundiak hain zuzen, aurreikusitako plana garatzen eta proiektua gehiago zehazten jarraitzeko hitzordua adostuko dute datozen egunetan. Bien bitartean herritarrek ikusi ahal izan zuten duela hainbat aste Foru Aldundiko teknikariak eta ingeniaritza enpresakoak bertan egon zirela obraren nondik norakoak aztertzen (zubia itxita egon zen egun batez).

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Legarretako zubia birmoldatzeko prozesuak aurrera darrai
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu