21Abuztua2018

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka proiektuak, biolentzia sexistaren prebentzioa sustatzen duen ekimena agerian jarriko duen dokumentalaren crowdfunding kanpaina jarri du martxan.

Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka proiektuak, biolentzia sexistaren prebentzioa sustatzen duen ekimena agerian jarriko duen dokumentalaren crowdfunding kanpaina jarri du martxan.

Crowdfuning

Apirilaren 25ean, indarkeria sexistaren aurka ehuntzen duten milioika emakumeren lanaren aintzatespena egin nahi duen “365 Hilos de sororidad” dokumentalaren crowdfunding kanpaina jarri zen martxan. Harituz emakume elkarteak sortu zuen eta Astigarragan jaio zen “Matazak indarkeria Sexistaren Aurka” proiektuak sustatzen du ekimen hau. Proiektu horren helburua, kilometro asko izango dituen lazo kolektibo artistiko bat ehundu eta manifestaldi guztietan indarkeria sexistaren prebentzioa sustatu eta agerian jartzea da. Espainiako zein nazioarteko hainbat herrialdek kolaboratzen dute ekimen honekin eta momentuz, Espainian zehar bidaiatu duen 4.066 metrotako lazoa egin dute. Aurten Suediara iritsiko dela aurreikusi dute.

Ekimenaren harrera bikaina ikusirik, “Matazak indarkeria Sexistaren Aurka” proiektuko egunerokotasunean indarkeria sexistaren erauztea erreibindikatzeko modua aurkitu duten emakume anonimo guztien lana erakutsiko duen dokumentala egitea erabaki dute. “365 Hilos de sororidad” izena izango duen dokumentalak, 2018an zehar grabatuko denak, protagonisten ahotsak izateaz gain, protagonista horien errebindikazio eta egunerokoa erakutsiko du lazoak bidaiatzen duen ibilbide guztia erakutsiz. Finantzaketa behar dute hori dena aurrera eraman ahal izateko eta horretarako jarri da martxan Crowdfunding kanpaina. Kolaboratu nahi izanez gero sartu www.goteo.org/365-hilos-de-sororidad webgunera. Informazio gehiago Facebook: 365 hilos de sororidad, Twitter: @365_hilos eta Gmailen:E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Dossierra deskargatu

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka proiektuak, biolentzia sexistaren prebentzioa sustatzen duen ekimena agerian jarriko duen dokumentalaren crowdfunding kanpaina jarri du martxan.
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu