28Maiatza2018

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasak San Isidro eguna ospatu zuen

Amasak San Isidro eguna ospatu zuen

san isidro 2018 prozesioa

Atzo, maiatzaren 15ean, San Isidro ospatu zuten Amasako baserritarrek.

Festa elizari buelta eman zion prozesio batekin hasi zen. 10:30etan hasi zen meza eta ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten guztiz beteta zegoen Uxo-Toki elkarte gastronomikoan. Ekitaldi erlijiosoetan Amada Villabonako alkatea den Maite Izagirre eta Eneko Urdangarin zinegotziek hartu zuten parte.

Festak egun osoa iraun zuen. 13:00etan erromeriaz gozatzeko aukera izan zen Kupela taldeko trikitilari eta Larrañaga eta Loirisaletxe bertsolarien eskutik. 14:00etan Iturri Goxo jatetxean antolatu zen bazkaria eta 21:00etan berriro ere, Uxo-Toki elkartean afaria izan zen trikitilari eta bertsolariak entzunez.

Albuma ikusi

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasak San Isidro eguna ospatu zuen
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu