28Maiatza2018

001.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiztapen publikoaren kudeaketaren erreforma integralaren akzio plan berriaren aurkezpena

Argiztapen publikoaren kudeaketaren erreforma integralaren akzio plan berriaren aurkezpena

Argiztapen publikoa2

Legealdi honetan, udalerriko konpetentzien barruko etengabeko hobekuntza jarraitu du udalak. Gai horien artean, argiztapenarena dugu, benetan arduratzen gaituen gaia. Eta horrek, Amasa-Villabonak ingurumenarekiko jasangarria eta ekonomikoki zorrotza izan behar duela konbentzituta gaudela azaltzearekin batera, argiztapen publikoaren kudeaketaren erreforma integralaren akzio plan berri bat prestatzera eraman gaitu. Hiru konpromezu nagusietan oinarritzen da: 


1.- Ingurumenarekiko konpromezua: gizartearen eskaera da, eta horregatik, udaletxetik ere, gehiegizko kontsumo elektrikoaren ondorio negatiboak murrizten lagundu nahi da, errekurtsoen arrazoizko erabilpena eginez.

2.- Segurtasun konpromezua: argiztapen publikoaren instalakuntzak zaintza berezia eskatzen du, segurtasunaren eta herritarren bizi kalitatearen beharrezko osagarria baitira. Argiztapen publiko egoki batek, delituekin erlazioa duten ekintzak (genero biolentziarekin erlazionatutako delituetan ari naiz pentsatzen gehienbat) ekiditeko puntu beltzak ezabatu eta beste mota batzuetako istripuak (elektrokuzioak, etab.) ekiditeko segurtasun gehitua bermatzen ditu.

3.- Konpromezu ekonomikoa: betidanik esan dugu udala ekonomia zorrotz batengatik gidatua izan behar dela, eta zentzu horretan, eraginkortasun handiagoa eta udalerriko instalazioen (argiztapena, etab.) erabilera egokien arrazionaltasun handiagoa, aurrezki ekonomikoaren sinonimo dira.

Alkate bezala, argi dut, Amasa-Villabonako argiztapen publikoak, orain dela urte batzuetatik hutsune asko dituela instalakuntzan zein kudeaketan.
Eta horregatik, asteburu honetan Etxeondon gertatutako antzeko egoera tamalgarriak (argiztapen publiko gabe igarotako hainbat gau) ekidin nahian, gestio plan berri batean sartu aurretik, gaur egungo sistemaren auditoria bat egin nahi izan dugu. Oraingo egoera zehatza eta etorkizuneko kudeaketa sistemako ereduak markatuko dituen auditoria egin nahi izan dugu. Modu honetara, urte askotan zehar egin den lehena izanik, ondorengo gaiak landu ditugu:

 

  • Instalakuntzen inbentarioa
  • Koadro elektrikoen ezaugarri energetikoak
  • Gaur egungo argiztapen sistemaren teknologia
  • Argiztapen mailen neurketa
  • Aurrezteko proposamenak



Rafael Soriano, EFICEN enpresako Zuzendari teknikoa

Argiztapen publikoaren konponente guztien analisia egin da: luminaria eta aginte zentroez gain, udalerriko gaur egungo instalakuntzaren egoera aztertzeko argiztapen neurketa bat ere egin da.

IDAE CEIk ezarritako argiztapen publikorako auditoretza energetikoak egiteko protokoloa jarraituz egin dira argiztapen instalakuntzaren neurketa eta identifikazioa.

Hasiera batean, 464.553,00€-ko inbertsioa egitea espero da udalerriko argiztapen guztia berritu eta egokitzeko. Itzulkina 10 bat urtekoa izango litzateke eta aurrezki energetikoa, oraingoarekin alderatuta, %70ekoa izango litzateke.

Gaur egun, horrelako ekintzak egin ahal izateko diru-laguntza publiko zein pribatuak existitzen dira, horien aukera eta onurak aztertuko dira.

Kanpoko argiztapenaren efizientzia energetikoaren aplikazioari dagokion arautegi bat existitzen da gaur egun, 2009tik martxan dagoena, udalerriak bete behar dituen argiztapen maila eta ildo batzuk ezartzen dituena. Horregatik 2009 aurretik jarri ziren hainbat instalakuntzek, nahiz eta oraindik zaharkituak ez egon, ez dute araudi hori betetzen.

Egoera hau udalerri askotan errepikatzen da. Historikoki, argiztapen publikoak beste inbertsio batzuk baina garrantzia txikiagoa izan dute. Baina orain, argiztapenaren prezioaren igoera konstantea dela eta, udalek argiztapen publikoa berritu eta hobetzeko pausuak ematen ari dira, horrela, ohiko gastu garrantzitsu bat aurrezten dute. Nahiz eta Amasa-Villabonako egoera ez den hoberena, aztertu ditugun beste hainbat udalerrietako argiztapen publiko maila antzerakoa du.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Argiztapen publikoaren kudeaketaren erreforma integralaren akzio plan berriaren aurkezpena
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu