14Abendua2018

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Opera denboraldiaren balorazioa

Opera denboraldiaren balorazioa

latraviata operaaustralia 16 17

Denboraldi honetan, lehen aldiz, opera izan dugu Gurea zineko pantailan.

Apostu ausarta zen emanaldi liriko hauek egitea; alde batetik, Villabonako pulikoa ez dagoelako ohituta genero hau Villabonan ikustera, eta, beste alde batetik, proposamen hauek ez direlako toki guztietan arrakastatsuak izaten. Orain bukatu den denboraldi honetan, bi opera ikusi ditugun pantailan, biak sidneyko badiako ingurune paregabean antzeztu zirenak: Madama Butterfly, urtarrilaren 18an, eta La Traviata, apirilaren 26an. Harro esan dezakegu gure aurreikuspenak bete egin direla, lehenengo emanaldira 71 lagun hurbildu zirelako, eta 66 bigarrenera.

Gainera, bertaratu zirenek atsedenaldian aperitibo bat hartzeko aukera izan zuten, giro onean, eta esperientzia hori oso ondo baloratu zuten bertaratutakoek.

Beraz, esan bezala, ekimenaren balorazio positiboa egiten dugu Villabonako Udaleko Kultura Sailetik, eta adierazi nahi dizuegu bide horretan aurrera egingo dugula.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Opera denboraldiaren balorazioa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu