14Abendua2018

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabona 1619-2019 - 400. urteurrena ospatzeko 2 lan-mahai sortu ditu udaletxeak

Amasa-Villabona 1619-2019 - 400. urteurrena ospatzeko 2 lan-mahai sortu ditu udaletxeak

IMG 1095

1619. urtean, udalerri bakarrean bilakatzeko bateratze politikoaren prozesuan hasi zuten Amasa eta Villabonak. Urte horretan bertan, bi herrietako ordezkariak aukeratu ziren udal-hauteskundeak eta kargu publikoen konpetentziak erregularizatuko zituen ordenantza berria aprobatzeko. Aipatutako ordenantza, azaroaren 3an ospatu zen bizilagunen batzarrean onartu zen. 

Hori izan zen datorren urtean 400 urte beteko dituen Amasa eta Villabonaren ibilbide bateratu historikoaren hasiera formala. Arrazoi horregatik, gure historia propioa ezagutzeko eta identitate kolektiboaren sentimendua sustatzeko balioko duen aktibitatez beteriko programa zabala sortzeko bi lan mahai sortu nahi ditu udalak. Lehenengo mahaian, talde politiko guztien parte-hartzearekin, ezaugarri instituzionala dituzten gaiak landuko dira. Bigarren mahaiak, herriko kultura eta kirolarekin lotuta dauden pertsona eragileak batuko ditu, udalerriko ezaugarriak dituzten proposamenak garatu ahal izateko. 

Ideia, Maite Izagirre alkateak azaltzen duen moduan, “ospakizun hau Amasa eta Villabonako bizilagun guztiena izatea da”.

Parte-hartze sozial lerro honetan, udalak Oinkari dantza taldearekin jada lehen bilera bat egin du, 400. urteurrena aitzakia hartuta, ikuskizun berezi bat prestatzeko proposamena egin zaielarik. Bestalde,  2018 aurrekontuak gain hartuko dutelarik, gure herriko historiaren inguruko Sebastian Insaustiren liburuaren (1972) edizio berri bat argitaratuko da. Gainera, Burdina Taldea elkarte kulturalarekin kolaborazio kontratu bat firmatuko da Amasamendiko labe karegileak mantendu eta beraien historia zabaldu ahal izateko. 

Oroimenari identitate propioa eman eta kokatzeko, AV hizkiak (Amasa-Villabona), 400 zenbakia eta biztanleriaren bi nukleoen identitate historikoen eta elkarlana garatzeko nahia ahotan hartzen dituen “2 herri, helburu 1” leloa duen logotipoa diseinatu da.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Amasa-Villabona 1619-2019 - 400. urteurrena ospatzeko 2 lan-mahai sortu ditu udaletxeak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu