21Abuztua2018

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Indarkeria sexistaren aurrean instituzioaren erantzun protokoloa

Indarkeria sexistaren aurrean instituzioaren erantzun protokoloa

IMG 2448

Indarkeria matxistari aurre egiteko lankidetza eraikiko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak orain dela hilabete gutxi batzuk aurkeztutako Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala onartu du udal Gobernuak.
Plan honen helburua, eraso sexistak salatzerako orduan, gizarte agente eta udalak lankidetza frente bat sortu eta indarkeria matxistaren aztarna duten ekintzen aurkako zilegitasunezko mugimendu kooperatibo baten irudia eskaintzea da. Hau da, emakumeenganako berdintasun eta errespetu soziokultural ereduak sustatuko dituen kooperazio dinamika bat sortzea.

Onartu den protokoloak, homofobia, lesfobia eta transfobia indarkeria kasuak barnean hartzen dituelarik, indarkeria sexistaren aurrean tolerantzia zero duen kultura bat sortzea bilatzen du; erasotzailearen zigorgabetasuna, biktimaren errespetua eta berbiktimizazioa ekidingo dituzten erantzun irmoak hartuz. Protokoloaren garapenak argi uzten du, beti eta momentu oro, indarkeriaren errespontsabilitatea eragiten duenarena dela eta ez biktimarena. Aldi berean, akzio plan honek, beste indarkeria eszenatoki desberdinetarako erantzun espezifikoak ere aurreikusten ditu, biktimen arretaren arduradunak diren udal sailen sistema koordinatu bat eta Ertzaintza, Osakidetza, mugimendu asoziatibo eta Foru Aldundiko kideen arteko kooperazio orokorrago bat lortuz.

 

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Indarkeria sexistaren aurrean instituzioaren erantzun protokoloa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu