17Azaroa2018

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak 2018-2019ko kultur ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2018-2019ko kultur ikastaroetan izena emateko epea ireki da

ikastaroak 2018 udazkena

Heldu zein haurrentzako ikastaroak eskaintzen dira

Irailaren 6tik 19ra, Villabonako Udalak antolatu dituen kultur ikastaroetan izena emateko aukera egongo da, 8:00etatik 14:00etara, Udaletxeko Zuretzat bulegoan.

Alde batetik, ikasturte osoko (urrutik ekainera) kultur ikastaroak aurkitzen dira, horien artean, egur lanketa, zaharberritzea eta arte aplikatuak eta heldu eta haurrentzat pintura.

Bestetik, udazkeneko ikastaroak ditugu, besteak beste, helduei zuzendurikoak direnak: oinarrizko argazkigintza eta hobekuntzako argazkigintza, serigrafia, kartoizko kaxen birziklapena eta scrapbookinga, eta arropa birziklapena; eta baita haurrentzako ere, klown ikastaroa eta eskulanak.

Epe barruan izena ematea oso garrantzitsua da. Ikasle bakoitzak baimen bat sinatu behar du (Zuretzat buelagoan bertan, edo emailez eskaneatuta bidali), udalak ikastaroaren zenbatekoa ikaslearen kontuan kargatzeko.

Beste urteetan egin den bezala, taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, udalak taldea bertan behera uzteko aukera izango du.

Eskuorria deskargatu

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak 2018-2019ko kultur ikastaroetan izena emateko epea ireki da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu