17Azaroa2018

009.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Ekintza ugari Tolosaldean mugikortasunaren Europako asteari begira

Ekintza ugari Tolosaldean mugikortasunaren Europako asteari begira

argazkii Ekintza ugari Tolosaldean mugikortasunaren Europako asteari begira

2.000 urteaz geroztik, irailaren 16tik 22ra Europa mailan Mugikortasunaren Astea ospatzen da udalerri askotan eta aurtengoan ere

Tolosaldea eskualdeko udal ugarik* bat egin dute eguneroko joan-etorriak oinez, bizikletan eta kutsadura gutxiago sortzen duten garraiobideetan egitera helburutzat duen sentsibilizazio-kanpaina honekin. Kanpaina honen baitan kokatzen da ere irailaren 22an antolatzen den “Autorik gabeko eguna” ekimena, herri eta hirietan motordun trafikoak sortzen dituen arazoez ohartaraztea bilatzen duena.

Aurreko edizioetako ohiturari jarraituz, mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten ekintza ezberdinak antolatu dituzte Tolosaldeko udalek eta aurten ere Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentzia sostengua eman du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera; hala nola, 2. Eskuko azoka, bailara mailako bizikleta-birak eta bizikleten mantenu egokiari buruzko tailerrak.

Hauxe da 2018ko edizioko egitaraua:

  • Irailak 15 (larunbata): mugikortasun jasangarria eta hondakinen prebentzioa uztartzeko asmoz, Villabonan eta Zizurkilen herritar orori zuzendutako ekintzak antolatu dira:

-         2. Eskuko gauzen azoka: Villabonako Berdura plazan, 10:00etatik 13:00era (objektuak edo materiala saldu nahi duten herritarrek 9:30etan Berdura plazara gerturatzea beharrezkoa da. Azoka amaitu ondoren, 13:30etan, berriz ere bertaratu beharko dute, saldu ez den materiala eta saldutakoaren zenbatekoa jasotzera).

-         Bizikletaren mantenuari eta mekanikari buruzko tailerra: Zizurkilgo Pasus plazan, 10:30tatik 13:00era. Etxetik bizikleta eramatea gomendatzen da, irakasleek bizikletaren egoera zer nolakoa den ikusi eta ondoren bere mantenuari buruzko aholkuak emateko, bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko oharrak emateko, etab.

  • Irailak 21 (ostirala):

-         Aiztondo bailarako Mugikortasun-festa: 10:00etatik 12:00etara, Zizurkil eta Villabona elkartzen dituen Zubimuxu zubian eta inguruko kale nahiz errepideetan ospatuko da. Bailarako ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek inguru horietako kaleak hartu eta mugikortasun iraunkorrarekin harremana duten jokoak egingo dituzte (parte hartzaileei bertako produktuez osatutako hamaiketako osasungarria eskainiko zaie).

Horrekin batera, Adunako herri-eskolako ikasleek eta irakasleek Aduna eta Adoaingo mugan dagoen bidegorritik abiatuz (Sorabillako bus-geltokitik) bizikleta-bira egingo dute eta 10:30ak aldera Zubimuxu zubira helduko dira, bailarako gainerako ikasleekin elkartzeko. 9:30etatik 12:30etara motordun trafikoari lotutako mozketak egongo dira eta soilik oinezkoek, bizikleta-erabiltzaileek eta baimendutako ibilgailuek igaro ahal izango dute motordun trafikoari itxitako eremuetatik.

Bide batez, antolatzaile garen udalok herritarrak sentsibilizazio-kanpaina honekin bat egitera animatu nahi dituzte.

Informazio osagarria udaletako eta garapen-agentziako web guneetan dago eskuragarri.

*Antolatzaileak: Adunako Udala, Asteasuko Udala, Ibarrako Udala, Tolosako Udala, Villabonako Udala, Zizurkilgo Udala, Tolosaldea Garatzen garapen-agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Ekintza ugari Tolosaldean mugikortasunaren Europako asteari begira
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu