15Abendua2018

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Argiteria publikoaren kudeaketa proiektua lizitatua

Argiteria publikoaren kudeaketa proiektua lizitatua

farolakkk

Egungo argi eta mantenu gastuak 150.000 €koak dira urtean

Azken urte hauetan konponbide eskasak eman zaizkie argiteriaren inguruko arazo garrantzitsuei eta ez dute ezertarako balio izan, horregatik, Amasa-Villabonako udalak, EAJ-PNV eta PSEren aldeko botoekin eta Bilduren abstentzioarekin, hiru konpromisotan oinarritutako argiteria publikoaren kudeaketa plana onartu zuen:

Ingurumenarekiko konpromisoa duen, eta aldi berean, gizartearen eskakizuna betetzen duen plan bat da, elektrizitate kontsumo altua murriztu eta errekurtsoak zentzuz erabiltzeko plan bat; bi eremutan banatzen den segurtasunarekiko konpromisoa du: alde batetik, instituzioak urte askotan kasurik egin ez dien eta egoera desegokian dauden argiteria instalakuntzarekiko segurtasuna, eta bestetik, indarkeria sexista eta bestelako delituak saihesteko “puntu beltzak” deuseztatzea. Eta azkenik, ekonomiarekiko konpromisoa, eraginkortasun energetiko altuagoak eta egoera onean dauden instalakuntzek nabarmen aurrezten laguntzen dutelako.

Ekintza plan hau garatzen hasita, azken egun hauetan, hurrengo puntuak biltzen dituen argiteria publikoaren proiektua lizitatu da: energiaren kudeaketa, argiteria eta farola guztien aldaketa, instalakuntza, Gabonetako argi eta semaforoen instalakuntzen mantenua eta distribuzio aparailuen ekipamendu berrien instalakuntza eta elektrizitatearen kontrola.

Kontratuaren aurrekontua 1.478.000 €koa (BEZa barne) da eta 10 urteko iraupena du (urteko 147.800 euro). Gaur egun, argiaren kontsumoa eta mantenua urteko 150.000 €koa dela kontuan izanik, kontratu berri honen hobekuntzak garrantzia handikoak dira: dirua aurreztuko da eta zerbitzuaren kalitatea nabarmen hobetuko da.

Urriaren 29an amaitzen da eskaintzak aurkezteko epea eta urte bukaera baino lehen hasiko dira lanak. Alkatearen ustez “proiektu estrategiko bat da honako hau eta Amasa-Villabona lehen mailan kokatuko du energiaren kudeaketa eraginkor, efiziente eta jasangarriari dagokionez; gainera, sistema berri honekin, arazo asko sortzen dituzten auzoetako (Etxeondo, Txermin etab.) argi eskasiarekin amaituko da. Azken hamar urteetan “ezertarako balio ez duten konponbideak egitearen” politikarekin amaitu behar dugu eta etorkizuna eta kalitatea izango dituen irtenbidea eman”.

Horrez gain, honela jarraitzen du Maite Izagirrek, “sistema hau ezartzeak sortzen dituen gastuak gaur egun daudenak baina baxuagoak izango dira. Eskertzekoa litzateke, batzuk gezurrak esaten ibili ordez, positiboa den zerbaitegatik lan egiteko prestutasuna agertuko balute”.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Argiteria publikoaren kudeaketa proiektua lizitatua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu