15Abendua2018

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Mintzalaguna: izena emateko epea zabalik

Mintzalaguna: izena emateko epea zabalik

MINTZALAGUNA EGITASMOA AUR content

Azkenaldian euskara bizi-bizi daukagu. Gure hizkuntza delako, arnasa ematen diguna. Eta jakingo duzuenez, Euskaraldia ate joka dugu... azaraoren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskal Herri osoan Hamaika egunez euskaraz arituko gara, edo entzungo dugu.

Ariketa ederra da benetan, baina hamaika egunetara mugatu ordez, zergatik ez urte osoan mantendu? Horretara dator aurten ere MINTZALAGUNA. Euskaldeko mintzalagunok hasi dugu ikasturtea, eta inoiz baino indartsuago gatoz. Urte osoan zehar, astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egitea beste helbururik ez du egitasmo honek. Lagunartean, solasean, elkarri kontuak kontatuz... edonorekin egiten duzuna da, baina euskaraz.

Mintzalagunak norbere lotsak gainditzen laguntzen du, praktikatuz ikasten delako, pixkanaka. Eta jakina, harreman berriak egiteko ere aukera bikaina eskaintzen du. Beraz, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera! Zergatik? Ekimen honetan parte hartuz, euskarari eta euskal gizarteari laguntzen diozulako.

  • Bidelari izan zaitezke: euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena
  • Edo bidelagun: euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi diozu.

Era batera edo bestera, modu asko ditugu gure hizkuntzan eragiteko, eta ziur gaude Mintzalaguna horietako bat dela.

Izena emateko Villabonako Euskara Zerbitzura jo dezakezu, 943 692100 telefonara deituz, 329 luzapenera, hain zuzen ere. Animatu eta parte hartu!

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Mintzalaguna: izena emateko epea zabalik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu