18Urria2018

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Zatoz jolastera egitasmoa aste bukaera honetan ere Villabonan

Zatoz jolastera egitasmoa aste bukaera honetan ere Villabonan

kartela parkea urria

Igande honetarako ere, urriak 14, Udalak Malkarrekin batera LH1 eta LH6 urte arteko haurrentzat jolasak antolatu ditu Erreboteko plazan (eguraldi txarra egingo balu Berdura plazan). Goizeko 11:30etatik 13:30etara iraungo dute jokoek.

Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, ikastetxeetan haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoekin burutuko den egitasmoaren osagarri izango dira. Bi egitasmoek helburu bera izango dute: euskararen erabilera sustatzea jolasen bitartez.

Igande honetaz gain, beste hiru igandetan ere burutuko da egitasmoa, eta horietako bi igande Euskaraldiak irauten duen 11 egunen barruan egongo dira.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Zatoz jolastera egitasmoa aste bukaera honetan ere Villabonan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu