“Bicicleta, Cuchara, Manzana” filma Tolosako Kultur Etxean
- Post 2018 Azaroa 23

Alzheimer eta beste dementzia motak dituzten Tolosaldeko gaixo eta senideez osatutako BURU-BIHOTZEZ elkarteak, “Bicicleta, Cuchara, Manzana” filma ikustera gonbidatzen zaituzte. Filmak Bartzelonako alkate izandako Parcual Maragallen bizitza, eta pertsona honek eta bere familiak Alzheimerrari aurre egiteko borroka erakusten du, inteligentziaz zintzotasunez eta umore onez.
Bi helburu nagusi ditu ekimen honek:
- Alde batetik, gaixotasun hau herritarren aurrean ikusaraztea, existitzen denaren jabe izan daitezen eta gizartean daukan garrantzia kontuan hartuta, gizartea sentsibilizatuz eta elkarri lagunduz estigmatizazioari aurre eginez.
- Era berean, gure iritziz GUZTIOK DAUKAGU ELKARREN BEHARRA, eta elkarrekin Alzheimerrari eta antzeko dementziei era baikorrean aurre egiteko tresna litzateke elkartasuna, ahal dugun neurrian gaixo eta senitartekoen bizi kalitatea hobetuz.
Azaroaren 27an, asteartea, arratsaldeko 7etan, Kultur Etxeko areto nagusian, zuen zain izango dira.