14Abendua2018

004.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errebote Plazari buruzko “Katea ez da eten. Distintas épocas, mismos usos” erakusketa inauguratu da

Errebote Plazari buruzko “Katea ez da eten. Distintas épocas, mismos usos” erakusketa inauguratu da

maite izagirre errebote

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 / Jaiegunetan: 11:30-13:30

Abenduaren 3tik 15era bisitatu ahalko den 12 panelez osatutako erakusketa pedagogikoa antolatu du Udalak azken asteetan hainbesteko interesa sortu duen Errebote Plazako birmoldaketa proiektuaren inguruko azalpenak emateko.

Proiektuaren arrazoiak
Maite Izagirrek azaldu bezala “Erakusketan, momentu honetan plazak duen egoera islatzeaz gain, Gobernu honek birmoldaketa egiteko dituen arrazoiak ematen dira. Bertan argi geratzen den bezala, eremu publiko honi momentu honetan ematen zaizkion erabilera guztiak errespetatuko direla denbora guztian.”
Panelek, aurrera eramango diren ekintza nagusiak erakusten dituzte, zoladuraren aldaketa, argiztapen eta elektrizitatearen hobekuntza, fatxadaren egokitzapena eta gaur egun Kale Nagusiko bistak eta argia mugatzen duen harri-horma eraistea adibidez. Aldi berean, plazaren ikuspuntu desberdinetatik proiektatutako bi infografia egin dira, obraren ondoren eremu honek izango duen itxura aurreikusteko.

Panel pedagogikoak
Alkateak dioenez “Panel hauek ez dituzte plazan egingo diren birmoldaketak bakarrik erakusten, eremu horren historiaren ikuspegi globala ere gehitzen du, 1812an armada frantsesak udaletxe zaharra suntsitu zuenetik gaur egun arte. Plano zaharrak erakusten dira eta eremu singular honen garapenerako Erreboteko jokoa erabakigarria zergatik izan den azaltzen du.”

Gainera, Errebote jokoari lotuta egon diren pertsona famatuenen errepasoa egiten du, Pedro Yarza “Villabonako Besamotza”, Hegoaldeko Errebote txapelketari izena eman dion Enrique Abril, eta modalitatearen sustatzailea izan zen Teodoro Hernandorena adibidez. 1948. urtetik udalerri zein eskualdean pilotaren jokoaren sustatzaile izan den Behar Zana Elkarteak ere leku nabarmen bat du erakusketan.

Gure etorkizuna irudikatzeko argazki zaharrak

“Erabilera anitzak eman zaizkion Errebote Plazaren inguruan existitzen diren argazki guztiekin harrituta geldituko dira bertaratzen diren amasa-billabonatarrak. Gaur egun arte gure herriko biztanle izan diren belaunaldi guztien topaketarako eremua izan da. Errebote zein futboleko partiduak, dantzak, festak, danborradak, prozesioak… antolatu dira bertan. Topaketarako tokia, amasa-billabonatarren bizikidetza nukleoa eta bizitzeko eta bizipenak sortzeko tokia izan da beti, eta hemendik aurrera ere, horrela izaten jarraituko du.” azaldu du Izagirrek.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Errebote Plazari buruzko “Katea ez da eten. Distintas épocas, mismos usos” erakusketa inauguratu da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu