14Abendua2018

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Berdura Plazan

Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Berdura Plazan

euskara365egun

Atzo amaitu zen 11 egun iraun duen ekimena

Abenduaren 3an, amaiera eman zaio azaroaren 23an hasi eta 11 egun iraun duen Euskaraldiari.

Ekimen honek, hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Horrela izan den egiaztatzeko, Berdura Plazan parte hartzaile guztiak gonbidatu eta “Euskaraldia: Aurrera begira. Zure bizipenak behar ditugu” inkesta betetzeko gonbita luzatu zen non 11 egun hauetan hartutako konpromisoarekin izandako bizipenak, zailtasunak.. galdetzen ziren.

Horrez gain, zutabe batetik bestera lotutako pankarta batean, diagrama bat ezarri zen eta bertan, jendeak kolore desberdinetako itsasgarriak ipini zituen aurretik inkestan erantzundakoarekin bat eginez.

“365 egun euskaraz” lemapean, Berdura plazan ospaturiko ekimenean udal gobernuko hainbat ordezkarik parte hartu zuten. Maite Izagirreren hitzetan “Euskaraldiak Amasa-Villabonan indar handia izan du eta oso gustura gaude emaitzarekin”. Ekitaldian zehar, zerbait jan eta edateko aukera izan zuten.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Berdura Plazan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu