17Ekaina2019

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak Lurraldebuseko autobus-linea bat gehitzea eskatu dio Aldundiari

Udalak Lurraldebuseko autobus-linea bat gehitzea eskatu dio Aldundiari

Lurraldebus

EE-ren ekimena


Amasa-Villabona Udaleko María Luisa Arija zinegotziaren ekimenaren barnean, 2018 eta 2019ko aurrekontuetan 3.000 euroko partida ekonomikoak onartu ziren, subentzionatutako taxi zerbitzu baten bitartez higikortasuna hobetzeko. Modalitate honek dituen zailtasunak aztertu ondoren, sozialistak, Amasarekiko dagoen komunikazioa garraio publikoaren bidez hobetzea proposatzen du.

Amasako auzoa herritik kilometro batera dago gutxi gorabehera eta Emeterio Arrese kalean eraiki diren etxe berrien ondoren, gora egin du bertako biztanleriak. Kontutan izan behar da baita ere, Maite Izagirre alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza sailarekin 12 urtez izandako elkarrizketak bere fruituak ematen ari direla eta Amasako hirigintza garapen berriak ahalbidetuko dituen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra epe ertainera aurkeztu eta onarpena baloratuko da.

Horregatik, gobernu taldeak eta María Luisa Arija Alderdi Sozialistako kideak, ekimen bat aurkeztuko diote Marisol Garmendia Mugikortasuneko Eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Diputatuari, momentu honetan Larraul-Asteasu-Zizurkil-Villabona-Aduna ibilbidea egiten duen T008 autobus-lineak Amasako plazan geldialdi bat izan dezan.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak Lurraldebuseko autobus-linea bat gehitzea eskatu dio Aldundiari
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu