23Maiatza2019

007.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak La Bohème, Gurea zinean

La Bohème, Gurea zinean

boheme3

2019ko “Opera pantailan” denboraldia inauguratuko du

Ekimen aurrendari honek kultur programazioan eduki zuen harrera ona ikusirik, Kultur sailak, “Opera pantailan” programari jarraipena ematea erabaki du. Gauzak horrela, Giacomo Puccinniren “La Bohème” obra handiarekin inauguratuko da 2019a. Urtarrilaren 10ean, ostegun honetan, arratsaldeko 8etan, izango da saioa eta 7 €ko kostea izango du aurresalmentan eta 10 €ko leihatilan bertan.

Sidneyko (Australia) portuan obra honetarako ur gaineko eszenatoki bat eraiki zen. Operaren klasikoetako bat den konpositore italiarraren lan ederrenetariko honek, 1830eko Parisko Gabon Gaueko hotzera eramaten gaitu eta bertan, ganbara batean bizi diren eta alokairua ordaintzeko larri ibiltzen diren artista gazte talde txiro baten istorioa kontatuko digu. Eszenatoki honetan bi bikotek beraien maitasun istorioa biziko dute: alde batetik, Musseta eta Marcellok pasiozkoa eta leherkorra den maitasun lotsagabe eta eskuzabala irudikatzen dute eta bestetik, Mimi eta Rodolfok modu intimo eta sakonean biziko dute beraien maitemintze inuzente eta hauskorra.

Mende bat baino gehiagoan zehar publiko eta kritikoen artean arrakasta handia izan duen melodrama honetan, bizitzan aurki dezakegun istorio eder batean bilakatuko da bere pasio, erromantze, zoritxar eta zeloekin. Pariseko mundu bohemiora eta gaztetasunaren betiereko metaforara gerturatuko gaitu obra berezi honek.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak La Bohème, Gurea zinean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu