18Urtarrila2019

002.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Tolosako alkateak ZURETZAT zerbitzua bisitatu du

Tolosako alkateak ZURETZAT zerbitzua bisitatu du

tolosakoen bisita

Herritarren arreta zerbitzu berri honen funtzionamenduaren inguruko azalpenak eman ditu Maite Izagirrek

Urtarrilaren 8an, asteartea, Olatz Peón Ormazabal alkateak gidaturik, Tolosako Udaleko ordezkari politiko zein teknikariek orain dela urtebete Amasa-Villabonako Udalak publikora ireki zuen ZURETZAT arreta zerbitzua bisitatu dute.

Bisita honetan, Maite Izagirrek Tolosako ordezkaritza instituzionalari zerbitzu honen inguruko azalpen zehatzak eman dizkie. Bertan, eskaintzen den zerbitzua eta arreta administratibo moderno eta kalitatekoen artean, Amasa-Villabona lehen lerroan jartzen duen Tolosaldeako ekimen aurrendari berri honekin lortu nahi diren helburuak azaldu ditu. Alkateak, ZURETZAT zerbitzua gobernu taldearen eta udal langileen arteko kolaborazio estuaren fruitua dela azpimarratu nahi izan du. Ekimena, mugikortasun urria duten pertsonentzako guztiz irisgarria den “leihatila bakarrean” oinarritzen da eta herri eremuko, Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako kudeaketa administratiboak egin daitezke bertan.

Maite Izagirrek aipatzen duenez, proiektu honen helburu nagusia “administrazioa herritarrengana gerturatzea da, arazoak konpontzea eta inoiz ez areagotzea. ZURETZAT ireki zenetik, inork ez du obretarako lizentzien edo gizarte laguntzen eskaria non egin behar den galdetu behar izan”.

Olatz Peón zein Tolosako Udaleko teknikari arduradunek, balorazio positiboa egin dute Amasa-Villabonako ZURETZAT herritarren arreta zerbitzuaren inguruan.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Tolosako alkateak ZURETZAT zerbitzua bisitatu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu