16Urria2019

005.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalak bi diru-laguntza jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik

Udalak bi diru-laguntza jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik

diru-laguntzak

Kale-hezitzaileen lokalean berrikuntzak egin eta landa ingurunea dinamizatzeko helburua dute

Kale-hezitzaileen lokalean egin beharreko berrikuntzak direla eta, Udalak diru-laguntza eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari bertako leihoak konpondu eta egoitza zaharberritzeko. 14.499,00 €ko aurrekontuari 10.874,00 €ko diru kantitatea eman dio Aldundiak, aste honetan publikatu den bezala. Modu honetara, 1999. urtetik Udalak Amasa-Villabonako gazteekin duen konpromisoa berresten du. Zerbitzu honek, gazteei euren gatazkak kudeatzen laguntzen baitie modu pedagogiko eta lagunkoi batean, eta horretarako, lokalak ere egoera onean egon behar du, gazteen zoriontasuna bermatuz.

Horrez gain, landa ingurunea dinamizatzeko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik, guztira 4.141,00 €. Besteak beste, Amasako San Martin Elizan ospatzen diren “Lau Urtaro” kontzertuetarako lortu da diru kantitate hau.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Udalak bi diru-laguntza jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu