21Apirila2019

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Hondakinak biltzeko edukiontzi berriak

Hondakinak biltzeko edukiontzi berriak

Edukiontziak 2
Mankomunitatearekin adostutakoari ekinez

Tolosaldeako mankomunitateak, non Amasa-Villabona biztanleriagatik hirugarren udalerririk handiena den Tolosa eta Andoainen atzetik, eskualdeko 25 udalerrietan hiri-hondakin solidoak gaika biltzeko erabiltzen diren edukiontziak berritzea erabaki zuen orain dela aste batzuk.

Aste honetan, edukiontzi berriak ipintzen hasi dira gure kaleetan, papera eta kartoiarena (urdina), plastikoarena (horia) eta errefusarena (grisa).

Legealdi honetan hasitako etengabeko hobekuntza lerroarekin jarraituz, eta “Kolorez Kolore” azken sentsibilizazio kanpainan jasotako herritarren nahiak kontuan izanik, Udalak, edukiontzi marroi eta grisak pedal sistemarekin ipintzea erabaki du, gaur egungo edukiontziak irekitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonen erabilpena errazteko.

Gobernu taldea, asteazken gauen egiten den hondakin handien bilketa bereziko zerbitzuaren erabilera egokia areagotzeko sentsibilizazio kanpaina berri bat martxan jartzea aztertzen ari da. Maite Izagirre alkateak dioenez, “kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira gaikako bilketa eta gizalegea sustatzeko biderik eraginkorrenak; neurri errepresiboak gizarte sumina sortzeko balio izan zuten”.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Albisteak Hondakinak biltzeko edukiontzi berriak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu